5.astekoastakeria saria
Hitzak aurrean, hitzak atzean, hitzak ezkerrean, hitzak eskuman, hitzak gainean eta hitzak azpian. Hitzez inguraturik gaude, zaporedun hitzez. Batzuetan hitz horiek garratzak izan daitezke, mingotsak, gozoak eta baita gaziak ere. Zein da zure hitzen zaporea? Ba al dute iraungitze-datarik? Egunerokotasunean asegaitza den gosea asetzeko gai dira hitzak, baina kontuz hitz pozoitsu eta alferrikakoekin. Ba al dakigu egunero zenbat hitz erabiltzen ditugun? Aste honetan milaka hitz aditu ditugu eta...
Read More4. Astekoastakeria saria
Hitzek esanahia dute eta testuinguru zehatz batean kokatuz gero oihartzuna izango dute. Askotan, hitzak muzin egiten saiatzen dira, iheskorrak izaten saiatzen dira, baina hartzaile batekin topo eginez gero eragina izango dute. Orduan, hitzak ziztagarriak, hitzak mingarriak, hitzak beldurgarriak eta hitzak garrantzitsuak izan daitezke, eta, testuinguruaren arabera hitzek oihartzunaren amildegia sorrarazi ditzakete. Gurean, aste honetan ere astakeriak aditu ditugu zenbait pertsonen ahotik,...
Read More3. Astekoastakeria saria
Igorleak hitzak erabiltzen ditu bere mezua testuinguru batean hartzaile bati helarazteko. Mezuak, beraz, kanpoko hitzak bihurtzen dira, publikoak eta agerikoak. Ondorioz, igorleak bere barnetik kanporatzen dituen hitzak hartzailearengana ailegatzen diren momentuan kanpoko hitzak bilakatzen dira, baina zer gertatzen da hitz pribatuekin, hau da, barneko hitzekin? Sarri, kanpoko hitzen artean amildegi bat dagoen bitartean barneko hitzen eta kanpoko hitzen artean zulo beltz bat egon...
Read More2. Astekoastakeria saria
Hitzak bateratuz esaldiak sortzen ditugu. Esaldi horiek entzuten ditugu. Esaldi horiek irakurtzen ditugu. Gizakia trebea da hitzak erabiltzen. Hitzak politak dira. Hitzak beharrezkoak dira. Hitzak pizgarriak dira. Hitzek komunikazioa ahalbidetzen dute. Hitzek maitemindu dezakete. Hitzek gorrotatu dezakete. Hitzek tristatu dezakete. Hitzek ez dute min fisikokorik eragiten, baina hitzen atzetik dauden ideiak latzak izan daitezke. Zorionez edo zoritxarrez, aste honetan ere, hitzez osaturiko...
Read MoreASTEKOASTAKERIA
Hitzek ideiak sortzen dituzte eta ideiek hitzak. Gizaki ez diren animali batzuk ez dute horrelako aukerarik eta soinuka komunikatzen dira, hala nola, otsoek ulu-ulu egiten dute, behiek marru, oilarrek kukurruku, txoriek txio-txio, txerriek kurrin-kurrin, ardiek bee eta astoek arrantza. Bien bitartean, ordea, gizaki diren beste animali batzuk astakeriaka aritzen dira. Gaur ostirala da, aste honetan ere astia izan dugu hainbat astakeria entzuteko eta irakurtzeko. Gure begiek eta belarriek...
Read More
Iruzkin berriak