Gitarra bat
Inportantea da oso ingelesa. Besteak beste balio du kamisetetan idatzita daramatzagun esaldiak ulertzeko. I love NY eta horrelakoak. Ingelesa oso da inportantea bai: balio dizu bidaiatzeko, balio dizu Obamaren prentsaurrekoak ulertzeko eta batez ere batez ere balio dizu lana lortzeko. […]
Gure burkak
Ikusi duzue inoiz zuen aita biluzik? Ama, bai? Zuen lagunak kiroldegitik kanpo? Auskalo noiztik kendu ezinik gabiltzan burka bat daramagu jantzita guk ere. Eliza handiegiek zelatatzen dituzte gure bekatuak. (H)amen. Akaso, horregatik ibiliko gara gehienak toailari heldu ezinik ekilibristarena eginez […]
Hilko banaiz
Begiak itxita eraman izan banindute ez nukeen jakingo Banco Guipuzcoanon, Diputazioaren bulegoren batean edo Gazteleku batean nengoen. Asmatzen hasita ez nukeen Bilbon nengoenik ere antzemango. Bilbon baitago. Egongo ez balitz bezala. Disimuloan. Lotsagabeegia baita heriotza agerian eramateko. Ez, ez nukeen […]
Etxean
(Jatorriz, Etzi.pm webgunean argitaratua) Etxean hil zen ama. Bere betiko ohean. Familian. Gordina izan zen agurra baina geurea, geure-geurea dena. Bizitza hutsa. Heriotzan ere. Tanatorioko langileak etorri ziren arte. Artean gorpua epel, objektu baten gisara eraman zuten eta ezarri denek ikus […]
Bularrak
Seme jaio berriak bereganatu ditu nire bikotekidearen bularrak. Ederrenean daudenean. Beretzat kentzen ditu amak bularretakoak. Beretzat sortzen irribarrerik samurrenak desorduetan. Orain arte ez nuen pentsatuko semeari inbidiarik izango nionik. Ume jaio berri bat besoetan izatearen edertasunak berekin dakartza berrogeialdi emozional […]
Altza eskua zuk ere Jon Sarasuak blog bat behar duela pentsatzen baduzu
Blog bat behar du Sarasuak. Eta Sarasuaren blog bat behar dugu guk. Denbora batera liburuak argitaratzen ibili beharrean. Blogarekin unean bertan interaktuatzeko aukera izango genuke. Egunero genuke zer pentsatua. Zer hobetua. Zer galdetua. Eta ez bidaiatzen duenean bakarrik. Ez liburu bat argitaratu […]
Gaur berriro saiatuko naiz irakasle ona izaten
Hari narratibo batek lotzen gaitu bizitzara. Norberak erabakitzen du narratzailea kanpoko norbait izango den edo norbera. Bakoitzak erabakitzen du kontatuko duena edo zaiona Historia izango den, edo istorioa: beltza, tragikomikoa, esperimentala… Bizitza narrazioa da. Horregatik engantxatzen nau bizitzak. Badakidalako eta ez […]
Bizikleta urdinak
Zarauzko Ikastolak 50 urte aurten beteko dituela-eta oroitzapen libururako idatzitakoa Ikastola Imanol Benito da. Imanol Benito eta nire bizikleta zahar eta urdin hura. Esprint gehienak galtzen nituen berarekin. Baina maite nuen. Bizikletaz kabitu ezinik egoten zen ikastolako garaje hura bezala. […]