Kategoria: 27zapata

Kioskoz dekoratutako Arraioenea

0

Asteazken honetan iluntzeko 9etan zabaldu genuen kioskoa eta egunkari, txikle eta pipa artean aurkitutako perlekin osatu genuen saioa Lizarriturri DJ Doktoreak eta 27zapatak. Gustura aritu ginen zutik jarrita paretik pasatzen zirenei mota guztietako souvenirrak eskaintzen, korbata zuria jantzita. Gusto baduzue […]

Irakurri

Deabrurik balego zer egingo luke egunsenti ederrean?

0

Nirekin etorriko litzateke gosaritara, eta zerbituko nioke arrautza parea hirugiharrarekin, etxeko balkoian. Eta galdetuko nioke ea zenbat etxetan edo zenbaten bihotzetan gosaltzen duen goizero, egunsentirik ederrenak hainbestetan zapuzteko. Ez, gaur ez dut irratirik piztuko goizean, ez periodikorik leituko. Eta berritu […]

Irakurri

Utzi buzoiak bakean!

0

Publizitaterik ez dugula nahi dioen kartela daukagu jarria ezkaratzean, etxe atarian. Inozoak gu! Nola itzuri publizitatea etxean irratia, telebista eta interneta martxan izanda. Baina sikiera utzi ditzatela bakean gure buzoiak. Bi dira oro har Zarautzen buzoia ere bakean uzten ez […]

Irakurri

Espektakuloaren gizartean

2

Zirkora joan gara gaur Ibrahim eta biok. Gran Circo Universal. Orain pare bat urte ere joan ginen eta mutikoxkorra orduan gustura egon zela jakitun, gaur ere beste hainbeste egin nahi izan dugu. Ordukoak baino kanpo itxura hobea zuen zirkoak (argi […]

Irakurri

Komuneko paperean XXXIV

0

Definizioek bidaiatzen dute denboran,                                                 espazioan. Mozkortutako erantzunak zerbitzen dituen tabernaria da definizioa. ez da berdina bizitzaren definizioa             hemen,             han             eta             hor. Ez da berdina definizio bat             gaur,             atzo,             bihar. Egoaren […]

Irakurri

Partitzeko tenorea

0

Bloga hartu eta itsaso birtualean berriz nabigatzeko tenorea heldu zait, heldu dut. Ia urtebete betetzera noanean blogari lanetan, blogan. Hasiera haietan ez nekien zein itsaso abenturatuko nituen, eta orain ere ez. Dakidana da komuneko paperean idazten jarraituko dudala, astero dekoratuz […]

Irakurri

Adiorik ez

2

Baina bai gero artea. Abuztu amaierara arte edo. Oporretan nabil Europan barrena eta blogean idaztea pentsatzen banuen ere, zail egiten zait ordu laurdena 2 euro kobratzen duten lekuetan ezer patxadaz idaztea. Beraz, Europan barrenako tren bidaietan irakurri dudan liburuaren izenburuarekin […]

Irakurri

Zapatak urratzera

0

Aste honetan bidaia hasiko dut Europan barrena. Ze, Europarrak garela diote. Diogu. Baina non dago Europa? Edo hobe esan, nor da Europa? Zein dira gure barrideak, auzoak? Europa bisitatzera noa, nola hartzen gaituen ikustera, bera ezagutzera, eta bide batez arnas […]

Irakurri

Herren hemen

0

Irailean egingo dut urtebete blogarekin hasi nintzela, Blogarin. Doako zerbitzua da Blogari eta alde horretatik eskerrak ematea baino ez dagokit, baina zerbitzariarekin arazoak ugari izan dira eta jendeak ezin izan du erantzun artikulurik, errorea ematen zuelako gehienetan. Ilusionatuta nago blogari […]

Irakurri

Herriko jaietatik ihesi!

3

Herriko jaietatik ihesean Aurten lasai hartuko dut. Boligrafo, folio eta liburuak hartu eta deskantsuan emango ditut herriko San Pelaio jaiak, herritik urrun. Baina ez noa kritikarik egin gabe: Ezin dezaket aipatu gabe utzi San Juan bezperan lizar arbolari aurreskua dantzatzeko […]

Irakurri

Irrati arraioaren arraiokeriak!

0

Ostegunean ezin izan genuen irratsaioa nahi bezala egin. Ilusio osoz joan ginen Putzuzuloko estudiora baina oraingoan musikak ez zuen kantatu nahi izan. Ez sintoniarik, ez melodiarik, hitza soilik izan zen gure arma irratsaioa egiteko. Horregatik egin zen berezi atzoko irratsaioa ere: […]

Irakurri

Ezkonduta. Ni?

0

Unai Iturriagarekin egin nuen amets atzo. Edo Unai Iturriagarekin ere egin nuen amets atzo, besteak beste. Bizar nahasi eta gaizki zainduarekin agertu zitzaidan. Zorionak ematen zizkidan, ezkondu berria nintzelako. Eta nik esaten nion ez nintzela ezkondu eta ea nork esan […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA