Kategoria: Hezkuntza

Gitarra bat

0

Inportantea da oso ingelesa. Besteak beste balio du kamisetetan idatzita daramatzagun esaldiak ulertzeko. I love NY eta horrelakoak. Ingelesa oso da inportantea bai: balio dizu bidaiatzeko, balio dizu Obamaren prentsaurrekoak ulertzeko eta batez ere batez ere balio dizu lana lortzeko. […]

Irakurri

Ez naiz nekatuko esaten

3

Demagun matematikako irakaslearekin batera grabatzen dudala bideo bat. Nik euskarako irakasle honek. Sexu langile batek zakila nola jaten didan erakutsiz. Matematikakoak atzetik ematen dion bitartean. Eta nahi gabe edo nahita zabaltzen dela bideoa herrian. Jakinda eta entzunda, sexu langileak irudirik […]

Irakurri

Gure burkak

1

Ikusi duzue inoiz zuen aita biluzik? Ama, bai? Zuen lagunak kiroldegitik kanpo? Auskalo noiztik kendu ezinik gabiltzan burka bat daramagu jantzita guk ere. Eliza handiegiek zelatatzen dituzte gure bekatuak. (H)amen. Akaso, horregatik ibiliko gara gehienak toailari heldu ezinik ekilibristarena eginez […]

Irakurri

Hilko banaiz

0

Begiak itxita eraman izan banindute ez nukeen jakingo Banco Guipuzcoanon, Diputazioaren bulegoren batean edo Gazteleku batean nengoen. Asmatzen hasita ez nukeen Bilbon nengoenik ere antzemango. Bilbon baitago. Egongo ez balitz bezala. Disimuloan. Lotsagabeegia baita heriotza agerian eramateko. Ez, ez nukeen […]

Irakurri

Beste gol bat gure atean

2

3 urtetan 12 milioi euroko zorra egin omen zion Aperribayk Gipuzkoako Ogasunari. Garai berberean 3.1 milioi euro jaso zituen Eusko Jaurlaritzatik Aperribayren Sapa-Placencia arma fabrikak. Orain iruzurgile eta armagile baten lehendakaritzapean dagoen futbol taldeari 4 milioi euro emango dizkio diputazioak […]

Irakurri

Erantzunak baino galderak

0

Kezkatuta gaude gure ikasleak batxilergora zein mailarekin iritsiko. Kezkatuta selektibitatea nola egingo. PISAn zein puntuazio aterako. Ebaluazio diagnostikoak asetuko dituen gurasoak, ikasleak, gu. Beti ari gara curriculuma nola beteko. Horren arabera baino ez da neurtzen gure lanaren balioa. Ahaztuta etenik […]

Irakurri

Kanalak

0

Bob esponja ikusiko du aurrena, Pepa txerriaren kapituluren bat gero, Doraemon buru potolor astuna ere ez da faltako. Eta orduerdi pasatzerako sofak irentsiko du telebistako hipnosira. Pertsona izateari uzteraino. Olentzerok ekarritako ehun eta berrogei jostailuek ez dute erakarriko. Giza arimak […]

Irakurri

Ez badugu sinesten

5

Aitor dezagun Irakasleak ondo bizi gara. Bueno ez. Irakasleak oso ondo bizi gara. Zu adibidez, irakasle, zertaz kexatzen zara? Gabonak, aste santuak, udara… Ei! Aurten nora joango zara oporretara? Beti bezela, entzungo dugu guregatik esaten dutela… Irakasleak! Zuek bai bizi […]

Irakurri

Non demontre sartu naiz!

1

Aita izatekoa nintzela jakin zutenean, zorionak eman bezain azkar esan zidaten askok aprobetxatu orain, gero ezingo duk-eta lorik egin. Orain, aita izan berritan esaten didate aprobetxatzeko aitatasun baimena duzula, lanera bueltatzean hasiko omen dira komeriak eta komediak parkeetan umearen atzetik […]

Irakurri

2020rako

0

Kaparra ematen digute errepide istripuekin. Kaparra, eta handia gainera tabakoarekin. Aritzen zaizkigu eskaka kasu egiteko errepide seinaleei, kontu izateko tabakoarekin eta pertsonak, pertsonak garela helburu. Ez dakizue zenbat irabaziko genukeen gure erakundeek beste horrenbeste egingo balute elikadurarekin. Ez dago besterik. […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA