Kategoria: Nire komunetik

Hogeita bost, kaketan plost!

0

Astearen errepasoa, maiatzeko azken ostiralean egina Ez bat eta ez bi, hogeita bost eta kaketan plost. Hil honek ere eman ditu eman beharrekoak. Gehienak bai behintzat. Gaurko hauxe du esaterako azken ostirala maiatzak… edo lorailak, loreen hilak. Ekaina, ekiaren eta […]

Irakurri

Jinkoak sortu ditüt, eta desegin!

1

(Euskadi Irratiko asteroko errepasoa) Azkenean! Azkenean bete dira gure arrandegiak antxuaz, antxua prexkuaz. Hemen berean harrapatutakoa izan omen da gehiena, eta ugari topatu omen dute gainera. Bai, azkenean bete dira gure arrandegiak antxoaz eta gezurra badirudi ere, aste honetan, ez […]

Irakurri

Erlojuaren aurkako asteari begiratua

0

Urduritasuna nabari zen partidaren hasieran. Baloia mugimenduan jarri bezain pronto, Arnaldo izeneko jokalari batek aurkariari baloia lapurtu eta Pello Urizarri pasa zion eskuin hegalera. Pellok Patxi zuen zain, Patxi Zabaleta, aste honetan alderditik hainbat kide kaleratu dituen bera, area inguruan […]

Irakurri

Briam, Briam Currin, egin otoitz gure alde!

0

Kolorerik ikusi al diozue inoiz haizeari? Haize beltza iparra omen da. Urdina, berriz, aldatzera doan haize zakarra. Zuria da hego-haizea. Gorria, berriz, elur gaineko hegoa. Baina esaidazue, zerbait nintzelakoan nengoen ni baina, ni baino gehiago, askoz gehiago zarete aste honetan […]

Irakurri

Begiratua asterik luzeenari

0

Kosta da. Ederki kosta da aste honetan ostirala iristea. Astea infinitoraino luzatu baitu erreforma proposamen bakoitzak. Eta egunero proposatu digute bat. Ministro bat hizketan ateratzen zen bakoitzeko geratu da denbora. Hemendik aurrera kontuz ibili beharko dugu, Raxoi bidaian ateratzen den […]

Irakurri

Iparraldeko infernuak eta Koreak astearen errepasoan

0

Aurreko larunbatean, bi besoak jasota amaitu zuen Euskal Herriko itzulia Samuel Sanchezek. Bi besoak jasota eta txapela jantzita, Euskal Herriko errepide busti, estu eta okerretan lortutako azken garaipen handiaren seinaletan. Igandean berriz azken aldiko pilota partidu ikusgarri eta emozionanteena jokatu […]

Irakurri

Urteko asterik erotikoenari miraz

0

Urteko asterik erotiko eta samurrena izan da pasa berri duguna. Udaberriak agerian utzi ditu negu osoan tapatuta eraman ditugun izter zuri-guriak eta sorbalda biluzi lizunak. Aste honetan plazer hirukoitza izan da etxetik ateratzea. Kaleko tenperaturak ez gaitu orain arte bezala […]

Irakurri

Mundu lanaranjamecanikoari eginiko aste-errapasoa

0

Bildurtuta jaikitzen naiz batzuetan. Eta pizten dut irratia, eta ordenadorea eta neure burua, notizia fatalen bat gertatu ote den jakiteko. Aitortzen dut batzuetan, zerbait larria gertatzea desiratzen dudala, zerbait terriblea. Gure zentzugabeko bizimodua asaldatu eta behingoz norabidez aldatuko gaituen esperantzan. […]

Irakurri

Aste zuri-gorri honi begiratua, ene komunetik

0

Ez dakite nola sortu zen. Astelehena zen, arratsaldeko 6ak inguruan, suak, Zarrakazteluko granja bat hartu zuenean. Suhiltzaileen bi ibilgailu gerturatu ziren bertara. Baina beranduegi zen ezertarako. Iraultza hasita zegoen ordurako. Eta ez zuen atzera bueltarik. George Orwellen Rebelión en la […]

Irakurri

Nire komun moretik asteari eginiko begiratua

0

Nire komun moretik asteari eginiko begiratua by Imanol Epelde Pagola Egun seinalatua da gurean martxoaren 3a. 5 langile izaten ditugulako urtero gogoan. 36 urteetan aurtengoa izan da Fragarik gabe oroitu den lehen aldia. Baina, ez da lortu, ez da lortzen, […]

Irakurri

Martxoko lehen astearen errepasoa eta dutxa hotz bat

0

[soundcloud url=”http://api.soundcloud.com/tracks/38758054″ iframe=”true” /] Sartu gara martxoan. Sartu gara udaberria harrapatzeko azken zuzengunean. Aste honetan eguraldi ederra egin digu oso egun batzuetan, lainorik gabekoa, eguzkia goian. Heldu da neguko txaketa lodiak armairuan biltzeko unea, poltsa beroak ohetik ateratzekoa. Baita Aste […]

Irakurri

Inauterietako astearen errepasoa, nire komunetik

0

Badirudi gaur ez duela atera nahi erreproduktoreak… Kolaborazioa entzuteko HEMEN hobe… Mozorroak erantzi ezinik ibili gara aste honetan. Inauteri jaiak bereziak direlako oso… batez ere Tolosan, batez ere Lantzen, baina aurten batez ere batez ere Bilbon. Gure euskal txapela maitearen […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA