Komuneko paperean
Komuneko paperean, Bi anaik aurkeztua estrainekoz maiatzaren 14ean zarautzen. Hona bideo bat laburpen gisa. Hurrengo saioa Larrabetzun ekainaren 6an, eta hurrena Getarian ekainaren 11n. Eta gehiago egin nahi ditugu!
Komuneko paperean, Bi anaik aurkeztua estrainekoz maiatzaren 14ean zarautzen. Hona bideo bat laburpen gisa. Hurrengo saioa Larrabetzun ekainaren 6an, eta hurrena Getarian ekainaren 11n. Eta gehiago egin nahi ditugu!
Hementxe aurreko astean Lizarriturri DJ Doktoreak eta 27zapatak tatuatu genuen irratsaioa. Oraingoan, Arraioenea txosna bilakatu genuen eta Zarautzen San Pelaiotan txosnei jarritako baldintza gogorrak (debeku hitza erabiltzea hobe ez ote den nago) izan genituen hizpide, eta txosnetan zein ondo pasa […]
Ostegun honetan dugu estrenoa. Arranon. Bi anai arituko gara indiferentzia guztiak sutzen. Eta ostiralean Euskadi Irratian egingo digute elkarrizketa arratsaldeko 5etan. Informazio gehiago HEMEN!
Hitz gutxi eta berak onak. Hala saiatuko naiz egiten; gehiegizko ur jarioa urbitsetan baitoa. Larunbat honetan izan zen: AHTren aurkako manifestaziora joan ginen. Jende gehiena gaztea, borroka galduetatik gatozen seinale, eta baikortasun gutxi giroan, umorez eta kolorez jantzitako manifestaldia izan […]
Maiatzaren 6an Arraioenea baratzez dekoratu genuen. Eta baratzeko lurra eskutan hartu, buruaren gainetik jaso eta eskua askatu genuen lurrezko bataioa sinbolizatuz, Bitoriano Gandiagak egin bezala. Gure baratzaz gainera, arbasoen baratzeko ateak ere zabaldu genituen Xabier Lizardiri eskerrak. Badakizue, astero bezala, […]
Bi anairen eskutik. Maiatzaren 14ean 20:00etan Zarauzko Arrano tabernan aukeztuko dugu errezitaldi musikatua. "Bi anai" bi anaiek osatzen dugu, klaro. Mattin Epelde Pagola eta Imanol Epelde Pagola gara "Bi anai". Urte eta erdiz blog honetan Imanolek argitaraturako poemak hartu eta […]
Aste honetan Arraioeneako ziega ilun, likits eta hitsa ireki genuen, Ho Chi Minen poesia lagun. Eta bertan itxi ginen Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata. Entretenigarri, Lizarriturrik jarritako basearekin 27zapata rap saio bat egiten saiatu zen bukaera aldera. Zer moduzkoa atera […]
Xabier Lete. Txikitan bere hitzak kantatzen genituen. Zertaz ari zen jakin gabe hurrupatzen genituen bere abestiak, aho gusto hartaz hunkiturik. Eta oraindik ere zupaka darraigu, kantualdi, irakurraldi bakoitzean egia berriak deskubrituz. Azkenean, gutxinaka-gutxinaka izan arren, eranzten joan gara bere poesia […]
WC Atea danba-danba, jota ere ez da iristen komunera sartzeko txanda inork ez du erantzuten barrutik demanda tripi bat janda a ze parranda bi mutil daude urduri zain, bi oilo gazte bezain ta galdetzen dute nor ote barruan dagoen oilanda? […]
Badira badirenez hizkuntzari esanindarra emateko moduak, eta guk ere baditugu geurean zenbait. Ezagutzen ditugun da arazoa, besteen eltzetik ibili beharrean lapurretan. Liburu honetan topatu daitezke karrokada bat birao, betiko kabroia, putakumea eta madarikazioak botatzen ibili beharrean. Liburuan biraoak bi modutara […]
Ez dut zutaz idazten diozu. Ez dudala inoiz zutaz idazten. Baina tinta korritu egiten zait poemak zirriborro bihurtzeko Zeinen esku txikiak dakartzazun egunero Eta gaur azkazalak pintatuta etorri zara.
Orain urte pare bat-edo argitaratu zuten Zarautz hizketan liburua. Alde batetik, Zarauzko euskararen ezaugarriak biltzen ditu liburuak eta ondorio bat ateratzen: Zarauzko euskara erdialdeko euskalkia da, sartaldekoa. Beste alde batetik, zenbait herritarren hitzezko testigantza jasotzen da idatziz eta DVD batean, […]