Kategoria: Literatura

Heriotza zen bizirik zegoen bakarra

0

Lanparak ez zuen itzalik egiten dena zelako iluna.   Tarimetako ohol solteek ez zuten karrankarik egiten zapaltzean. Dardarka eman zidan eskua balkoian zelatan zegoen aitonak.   Orduan, garrasika uxatu nahi izan nuen dama. Korroskadaka beldurtu nahi izan ninduen berak, aurpegira […]

Irakurri

Info7ko lehen irrintzia

2

Aurreko urtean Euskadi Irratiko Faktoria saioan aritu nintzen astean behin kolaborazio batzuk egiten. Nire komunetik jarri nion saioari izena (Basarriren Nire bordatxotik imitatuz), eta astearen errepasoa egiten nuen. Gustura aritu nintzen, oso gustura, baina lan handia zen eta aurten horretan […]

Irakurri

Bizitza esku ahurretan

0

(Iban Landak izandako istripuaren ondotik, 90 bat lagun bildu ginen aurreko larunbatean Zubi-Ondon, gure artean onik dagoela ospatzeko. Besteak beste, bertsolariak, aizkolariak eta harri jasotzaileak izan ziren bazkarian irakurritako testua da hau)   Bizitza haizea da, badaki leun jotzen, kilimak […]

Irakurri

Nire komunetik 110701

0

Podcast Powered By Podbean Eguzkia ohoratzen amaitu genuen aurreko astea, San Juan bezperako suak protagonista zirela. Baina hainbeste ohoratu, loriatu eta beneratu genuen eguzkia, hurrengo egunetan ez genuela beste protagonistarik izan. Pasa den igande-astelehenean bezalako berorik ez du egin azken […]

Irakurri

Nire komunetik 110624

0

Podcast Powered By Podbean Sua. Atzo gauean herri gehienetan piztu genuen sua, eguzkia irudikatzen duen sua. Urteko egunik luzeena eta gaurik motzena eguzkiari eskaini genion honela, eguzkiaren aroa edo uda heldu dela adieraziz. Eta hori ospatu egin genuen, eguzkia funtsezkoa […]

Irakurri

Nire komunetik 110617

0

Podcast Powered By Podbean Pasa den larunbata egun berezia izan zen Hego Euskal Herriko txoko gehienetan. Badakizue, makila normalean mendira joateko erabiltzen dugu, edo elkarri bizkarrak berotzeko. Baina ez aste honetan. Ez, aste honetan makilak eskuz aldatuta, udalbatzak agintariz eta […]

Irakurri

Nire komunetik 110610

0

Podcast Powered By Podbean Esaten digutena dakigu. Eta ez besterik. Mundua kontatzen digutena da. Mapetatik harantzago ez dago Namibiarik… ez Mongoliarik… ez eta, Europaraino etorrita, Bulgariarik ere. Badirudi ez dela inoiz ezer gertatzen herri horietan. Atentatu eta tragediak ez badira. […]

Irakurri

Nire komunetik 110603

0

Podcast Powered By Podbean Urtea hasi besterik ez zelakoan geunden eta iritsi gara seigarren hilabetera. Aste honetan jarri da martxan hondartza denboraldia… San Ferminetarako prestaketa lanak ere hasiak direla ikusi dugu… Uda dugu ia denok buruan. Eta oporrak. Hasiak gara […]

Irakurri

Komuneko azken papera

2

Bi urtez 25 emanaldi egin ostean, azken emanaldia Urretxu-Zumarragako gaztetxean egingo dugu ostegun honetan. Hasieran, blogean argitaratu genituen poemak, gero probak egin Arraio Irratian eta azkenean jendaurrera eraman genuen proposamena. Eta hor Garoako lagunek poemak publikatzeko aukera eskaini ziguten. Harrez […]

Irakurri

Nire komunetik 110529

0

Podcast Powered By Podbean   Maiatzeko, loraileko azken egun hauetan hasi da igartzen ekainaren, ekiaren hilaren presentzia. Giroa bero, hondartza deskantsura tentatzen eta itsasoa eder, erakargarri. Baina uretara sartzean ohartzen da bat, korronte eta zurrunbiloak asko izaten direla eta surflariek […]

Irakurri

Nire komunetik 110520

0

Podcast Powered By Podbean Sunday. Bloody Sunday. Odoltsua izan zen pasa den igandea Palestinan, baina ez dio ereserkirik konposatu U2k, eta ez zaio zinemetarako pelikularik egingo. 1948ko Nakbaren urteurrena gogoratzeko milaka palestinar joan ziren Israelgo mugara. Erantzuna, beti bezain moderatua […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA