Arraioenea hauts bihurtuko dugu

2

Eta hautsez dekoratuko. Gaur 99.3an 21:15etatik eta 22:15etara.Musika minimalista, komentario minimoak, asteko agenda, zenbait berri eta indeferentzia sortzeko izpiritua.Gure asteroko osagaiak zure belarri zuloek zabalik jarrai dezaten.

Irakurri

GORA KIXOTE, KABROIAK!

2

Aspaldian nuen liburua gogoan. Irakurri behar nuela eta irakurri behar nuela. Baina lan handia ematen zuen, orri asko, letra ttikia, gaztelania zaharra… Eguberri hauetan heldu diot eta erdiraino iritsi naiz, Don Quijote liburuaren lehenengo zatia irakurtzera. Gozatu ederra hartu dut, […]

Irakurri

Komuneko paperean LIII

0

Zuhaitzek ez dute beste paisaiarik desio. Bidezidorrekin tentatu arren ez dute beste paradisurik bilatzen. Eta hori, txoriek ere kontatzen dizkietela euren mugetatik bestaldera ikusten dituzten istorioak hosto ihartu eroriak justifikatzen dituzten gezurrak. Alferrik xuxurlatzen dizkio haizeak abentura lizunak itsaso urrunen […]

Irakurri

Asko falta ziren!

1

Atzo eguerdiko 12etan Zarauzko ipurdi plazan 80 bat lagun inguru bildu ginen Israel Palestinan egiten ari den sarraskia salatzera. Jende kopuru polita izan zela ezin uka, baina ez dut uste behar adina lagun elkartu ginenik egoeraren larritasuna kontuan hartuta. Eta […]

Irakurri

2009ko lehen Arraioenea irratsaioa!

0

Hementxe duzue entzungai (egin klik HEMEN) atzo gauean grabatu genuen urteko lehen irratsaioa. Urte zoriontsua izateko zer egin aholkatzen aritu ginen eta urtea osasuntsu hasteko dietan jarri genituen arraiokide guztiak. Gustu baduzue… badakizue!

Irakurri

Urte zerri on guztioi!

0

Lizarriturri DJ doktoreak eta 27zapatak indarberriturik egingo dugu urte berri honeko lehen irratsaioa. Opor luuze eta tripazaleen ostean 2009an egin asmo dugunaz arituko gara musika eta hitza amorrazioz konbinatzen. Eskertuko dute zuen belarri ertzek ordubeteko sesioa, 2009an zoriontsu nola izan […]

Irakurri

Bagoaz 2009a urratzera

0

Ur-tea hasi eta bagoaz kotxea hartu eta oporretan. Aurrena Tarragonara eta ondoren Bartzelonara. 6 egun inguru egingo ditugu kanpoan, sei egunez zabalduko dugu parentesia arnas berria hartzeko, lur eta jende berria ezagutzeko, 2009ko helburuak diseinatzeko. Handik bueltan kontatuko kontuak. Edo […]

Irakurri

Ur berria edanez

0

Haizetea, haize + te, haize bolada edo haize aldia den bezala da elurtea, elur + te, elur aldia, edo elur aroa. Horregatik diote urtea ere, ur + te, uraren aroa edo uraren zikloa dela, eta urte berriaen hasiera mahatsekin ez […]

Irakurri

Pax vobiscum, nihil amplius

0

Bakea zuekin eta ez besterik. Esaldi honekin laburbilduko nuke -laburbiltzerik balego!- Arthur Schopenhauerrek Norbere burua ezagutzeko artea liburuan adierazitakoa. Urrun eta ezkor sumatu dut gizaki eta emakiongandik. Eskertzen zaio, halere, filosofia praktikoa egitea, alegia, azaltzen du nola jarri landutako ideiak […]

Irakurri

Brontzezko liburua

0

Hasieran kosta bazitzaidan ere grazia aurkitzea, liburuak aurrera egin ahala orduan eta alaiago eta gusturago irakurri dut liburu hau. Gero eta gusturago irakurtzen ditut komikiak. Eta batez ere barre eginarazten badidate. Gomendatzekoa, nahiz eta urretik urrun dagoela iruditu. El libro […]

Irakurri

Komuneko paperean LII

0

Egiazkoak ziren umetako jolasak panpin buruak lego eta koloretako arkatzak. Marrazten genituen eguzkiek irribarre egin zuten eta kotxeekin jolasten ginen hegan egitera. Orain kotxeekin bizitza jokatzen dugu. Orain ez dugu medikutara jolasten, antibiotikoz anestesiatzen eta ronez itotzen garenean, arrastorik exotikoenak […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA