Komuneko paperean X

0

Jendeak basura ateratzen du                    de ocho a doce   jendeak txakurra paseatzen du gero                    edo lagun bat                    edo bere burua.   Jendea etxera joaten da gero                    eta ikusten du Goenkale Jendeak power sakatzen du telebista eta […]

Irakurri

Errare humanun est

1

Bada denbora Oiartzungo Goiko Eskolara joan ginela. Antzerki bat zen ikusgai besteak beste: “Errare humanun est”. Tituluak erakarrita joan ginen, baina ez horrek bakarrik. Entzun nuelako (ez dakit egia den gezurra den baina) obra hori antzeztu zuen antzezlea mediku izana […]

Irakurri

Denbora bila irteteko denbora behar da

0

Jack Kerouacen On the road nobelaren azkenetan Dean liburuko protagonistetako batek Marcel Proust irakurtzen ari dela dio, estasiaturik. “Ikaragarria duk kaka hau” eta horrelakoak esanez. Etxean begiratu nuen Marcel Prousten zerbait banuen: Por el camino de Swann o en busca […]

Irakurri

Komuneko paperean IX

2

Katu bat, katu beltz bat gau beltz bateko goizeko ordu bietan. Bele kaleko basura kontainerrean jan bila. Yogur de fresa ez zaio gustatu, baina ai! Nola zurrupatzen zuen, nola milizkatzen Pascual izeneko tetra brik batetatik eroritako esne hura! Kontainer barrura […]

Irakurri

Banator

2

Hartu dut arnas. Dutxatu dut barrua. Hustu ditut kaikuak, sexu jolasa gehiago nahi eta ezin izateraino. Hilabete bat dut aurrean. Herriko mendizale elkarte bati buruzko liburua agindu zidaten eta urte amaierarako amaitua nahi nuke; gelditzen zaizkit elkarrizketa batzuk egiteko, artxiboak […]

Irakurri

Banoa

0

Bat dela eta bestea dela agenda bete xamar izan dut azken aldian, eta izango dut urtea bukatu bitartean. Uste dut lasaiago ibiltzen ikastea falta zaidala. Asteburu honetan istorio eta konpromiso guztiak hemen utziko ditut eta egingo dut ihes herritik astelehen […]

Irakurri

Beldurraren trajez dekoratutako Arraioenea

0

Aspaldian iriki eta bisitatu gabeko Arraioeneako ganbarara igo ginen eta Beldurraren trajea jantzirik hezurretarainoko izua sortzen saiatu ginen. Programa beldurgarria atera zitzaigun. Atrebitzen zara entzutera? Entzuten baduzu, damutuko zara. A. A. A. AAAA! HEMEN!!!!!!

Irakurri

Komuneko paperean VIII

0

  Azken modako antiojuekin joaten gara hondartzara kioskoetako azken aldizkariekin ofertarik gabeko txankletekin zetazko toallak jantzita. Eta hartzen dugu eguzki beroegia lo behartuan, hitz egiten dugu olatuen aparraz, musean jolasten karta markatuekin. Umeek ur izkinan egindako hondarrezko gazteluak erortzen diren […]

Irakurri

Betiereko egiten gaituzten

0

Motza da bizitzabetiereko egiten gaituztenmomentu txiki horiengatik ez baldin balitza! Arraio Maratoian Xarmak ateratako argazkia. Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata Arraioenea Putzuzuloz dekoratzen. Aurreko asteko irratsaioa zintzilikatzea lortzen dudan bitartean jartzen dut hau… Gogoratu ostegun honetan ere dekoratuz aldatuko dugula […]

Irakurri

27zapataren hausnarketak zapatez

2

Ba al daukazue zuek galtzerdiak irensten dituen zapatarik? Nik bai eta ez dakit zergatik irensten dizkidan zapata pare horrek bakarrik. Alegia, galtzerdiak jantzi, zapatak lotu eta oinez hasten naizenean, galtzerdiak oin barrura sartzen zaizkit bi pausu ematerako. Eta gero tiraka […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA