Etiketa: bizitza

Ama, ama!

0

Info7rako grabatu nituen amari idatzitako poemak otsailaren 4ean bota zituzten, Minbiziaren aurkako egunaren harira. Poema guztiak bata bestearen segidan. Nik hemen banan bana jarri dizkziuet audio guztiak. Baten bat kendu egin behar izan dut (kantuaren egile eskubideak ez errespetatzearren). Heriotzak […]

Irakurri

Amari idatziak audioan

0

Eider Olazarrek proposatu zidan. Ama hilurren zela idatzitako poemak Info7rako grabatzea. Musika aukeratu, mikrofono aurrean jarri eta grabazioak otsailaren 4an, Minbiziaren aurkako nazioarteko egunean, entzun ahal izango dira Info7ko Kale Gorrian magazinean. Aurrerapentxo bat. Hemen. Argazkikoa gabon gauean bere omenez piztu […]

Irakurri

Ez dago besterik

1

Batzuetan ama, batzuetan iruditzen zait ikusi egiten zaitudala.   Siniestroa eta terriblea bilakatu da zure gela hutsik eta argia piztuta dagoenean.   Lehen igandea bazkaltzerakoan mahaian estutu behar izan ez dugula lehen asteartea zure deirik gabe ekarri tuperwareak etxerakoan, eh? […]

Irakurri

Alferrik da

4

Ridikulua egiteraino bihurritu zaitu heriotzak. Baina ez zara zu, ama, barregarri geratzen ari den bakarra. Esku bat abandonatu duzu maindire artean eta ni, ausart eta koldar halakoa ni, negarretan lehertu naiz zure magalera. Asko maite zaitut, ama asko! Zoaz lasai, […]

Irakurri

Ez nekatu gehiago, ama

3

Zein eder zauden ama zein eder zauden lo goxotan. Geldirik. Haizerik ez dabil zure ezpainak tarteka zertxobait bakarrik mugitzeko ez bada.   Begira leihotik zeinen eder dauden Pagoeta inguruak. Natura ere pausatu egin da zure arnasaren erritmora. Udazken bat oparitu […]

Irakurri

Bihar ikasiko dugu ibiltzen berriz

3

Poliki esnatu zara gaur ere Spidermanen mantapean. Spidermanen mantapean eta Kooperatiban erositako maindire leunetan. Goxo.   Poliki esnatu zara gaur ere, ama. Berriketarako gogoz. Gauetan tarteka arnasa hortzetan, esnatzen zarenean bezala. Beti badago zerbait esateko, ezta ama?   Adibidez, nik […]

Irakurri

Porrurik ezean asuna, edukitzeko osasuna

0

Edo bestela esanda… Joxe Mari popolo, ipurtzulo aundiya, uzkerra botatzeko, osasun aundiya Osasun kontuei buruz sarrera bat idazteko izenburu bila ari nintzela gertatu zitzaidan. Pentsatu nuen egokia izan zitekeela esaera zahar bat aukeratzea titulutzat. Kontsultatu nuen Gotzon Garaterenean eta izenbururako […]

Irakurri

Heriotza zen bizirik zegoen bakarra

0

Lanparak ez zuen itzalik egiten dena zelako iluna.   Tarimetako ohol solteek ez zuten karrankarik egiten zapaltzean. Dardarka eman zidan eskua balkoian zelatan zegoen aitonak.   Orduan, garrasika uxatu nahi izan nuen dama. Korroskadaka beldurtu nahi izan ninduen berak, aurpegira […]

Irakurri

Bizitza esku ahurretan

0

(Iban Landak izandako istripuaren ondotik, 90 bat lagun bildu ginen aurreko larunbatean Zubi-Ondon, gure artean onik dagoela ospatzeko. Besteak beste, bertsolariak, aizkolariak eta harri jasotzaileak izan ziren bazkarian irakurritako testua da hau)   Bizitza haizea da, badaki leun jotzen, kilimak […]

Irakurri

Ez gaur eta ez hemen

3

Bero egiten dik gaur bero egiten dik hemen. Baina hiretzat gaur ez ziok ez bata ez bestea, ez gaurrik ez hemenik. Hago. Haukate. Zainketa Intentsiboetako Unitateko gela batean. Larri. Oso. Gezurra ematen dik denak, aurreko larunbatean konpartitu genian entsaladak atzo […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA