Artistei esker, bizi
Herri zapaldua gara. Zatikatua ere bai. Nahiko lan badaukagu egora latz hau kudeatzen. Zazpi ahizpa, hiru taldetan, elkarri bizkarra emanez, ahaztu arazitako amaren ondarea galbidean. Mingarria da egoera: odolusten ari gara. Egoera honek noski, eragin egiten du gure osasun mentalean. Osasuna, osotasuna baita. Zatiak, puskak, gaixotasuana: eritasuna. Agian horregatik hainbesteko zaintza garaiotan. Erizain, hainbesteko kamera, polizia eta ertzain biolento. Gauzak horrelaxe daude, dio Gorkak,...
Read MoreInshallah, Anas
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, honen kontaketa ere ixilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas al-Sharif tartean. Bazekien Anasek bere herriaren alde egiteak zekarkion arriskuaz; eraila zenerako, idatzia zeukan mezua. Sarri aipatzen du Allah. Fededuna zen Anas. Jurramendi gailurrera iristen ari gara. Jesukristo...
Read MoreHispanitatea ospatu
Badira urte batzuk Iruñean igaro nuela asteburu bat. Urriaren 12a zen. Harrituta ikusi nituen dozenaka latinoamerikar efemeridea ospatzen, kontzertu, txosna eta guzti. Zer pentsatua eman zidan: arbasoen menperaketa ospatu?! Konkistatuen asimilazio kulturala burutua da, pentsatu nuen. Amerikarren izaera, kultura (balioak, arauak, siniskerak, hizkuntza…) albo batera utzita, espainiarrek ezarritakoak bere egiten dituzte. Genozidio deitzen zaio prozesu horri: Herri baten, kultura baten, izaera...
Read MoreEuskararen eguna, Nafarroarena
Ikusi al dituzu Eroskiren esne kaxak? Bi modelo behintzat baditu: CAV-erako bata, honen mapa, Trebiñuko zulo eta guzti, eta ‘EUSKADI’ hitzarekin. CFN-rako bestea, bere mapa eta ‘NAVARRA’rekin. Ez dut uste esne txarrarekin egindako bereizketa denik, baina ez digu euskaldunoi onik egiten. Navarra vs Euskadi. Horixe da espainol separatistek nola ikusi nahi gaituzten: banatuta, eta batez ere, aurrez aurre. Identitate bereiziak bagenitu bezala: Foruak eta bandera nafarra lehenak, euskara...
Read MoreEskubide penalak
Eskubide penalak Anariren ‘Zure aurrekari penalak’ eta Pettiren ‘Manipulazio estrategiak’ itzelezko bi diska dira. Bata bestearekin kateatuz, saiakera honetan eskubideak, aurrekari penalak dituzten manipulazio estrategiak ez ote diren iradokitzen dut, beharrei dagokien lekua itzultzeko. Eskutik doaz eskuburdin eta eskubidea. Batak ekarri zuen bestea. Gaztelako erresuma, Espainia izango zen inperioa eratzen ari zen, bostehun urte badirela. Amerika zein Nafarroa(ren beste zati bat)...
Read MoreBildu Elizara
Jesusek iraultza ekarri zuen. Erromatarren zapalkuntzari intsumisioz erantzun zion. Biolentzia gabeko konfrontazioz. Erahil egin zuten, eta herriari bere hilotza erakutsi, halako jarrerak nola zigortuko zituzten eredugarri. Herriak ez zuen Jesusen gogoa ahaztuko. Historia errepikatu egiten da, forman bederen. Menperatzailea, menperatua, askatasun gogoa, ekina eta zigorra. Menperatzailea inoren gaindi, lege. Herriak baina, gogoan izan, eta berriro ere, gogora ekarriaz, gogotik ekin askatasun...
Read Moreizabortegiak
Jada balio ez digula uste duguna zabortegira bota ohi dugu. Ala genuen. Orain, birziklatzera. Bai, ala? Zer da izabortegia? iPhone, iPad, iMac, iZabortegi? Hotz. izAbortegi. Bero. Izaki zabortegiak. Izaki abortatuen egia. Kontextuan sartzeko, psikologia humanistak diosku osasuna zera dela: sentitu, pentsatu eta egin, bat egitea. Pirritx eta Porrotxek ere bai, etxeraino ekarri digu, semealaben bidetik. Sentitu, pentsatu eta egin, guztiok egiten dugu. Bata bestearekin bat dihoazen, ala...
Read MoreEuskeraren poloak
Poloak zera dira: continuum baten bi ertzak. Adibidez, eguerdia eta gauerdia. Maskulinoa eta femeninoa. Beltza eta zuria. Sarri poloetan kokatzen gara. Dramatizatu egiten dugu. Karikaturizatu. Azken finean, zerbait lortzeko ‘dena’ eman. Eta iada badakigu ‘dena’ eta ‘ezer’ gezurrak direla, baldin eta kontextualizatzen ez baditugu. Beste bi polo. Eta poloak, zailak dira iristen. Amalurreko ipar eta hego poloak, kasu. Edo beltz eta zuri puruak, garbiak. Beltza...
Read MoreKrema katalana
Elkartzean ala elkartzeko, zer egiten dugu? mahai inguruan eseri, kirola egin, kantatu, dantzatu, jokatu, jolastu… Partxisera jolastu gaitezke, adibidez. Non eta lehenengo iristea den helburua, ahalik eta azkarren norbere koloreko lau fitxak etxetik atera eta ez dakit non sartzea. Horretarako, V eta VI zenbakiak ateratzeaz gain, helmuga horretara iristeak X mugimenduko bonusa emango digu. Eta auzokidea jateak, XX-koa. Norberak irabazteko bestea nola oztopatu, eta ahal bada, akatu. Hori...
Read MoreEuskararen erroak
Eguneroko errealitatea jasangaitz zaidanean delirioan sartzen naiz, babes bila. Pasarte polit bezain interesgarriak bizi izaten ditut egoera honetan. Bizi, nire buruan; hori bizitzea bada. Delirio guztiek izan ohi dute jatorririk, eta oraingo honetan Bittor Kapanagaren Euskara erro eta garak izan du eraginik. Imaginatu dut soinuekin lehen hitzak ahoskatu ezinik dabilen primatea: ssssuuu, uuurrr, aaarrr…. Hitz gordinak, oraindik garatze bidean diren aho-kordak trakeski...
Read More

Iruzkin berriak