Artistei esker, bizi
Herri zapaldua gara. Zatikatua ere bai. Nahiko lan badaukagu egora latz hau kudeatzen. Zazpi ahizpa, hiru taldetan, elkarri bizkarra emanez, ahaztu arazitako amaren ondarea galbidean. Mingarria da egoera: odolusten ari gara. Egoera honek noski, eragin egiten du gure osasun mentalean. Osasuna, osotasuna baita. Zatiak, puskak, gaixotasuana: eritasuna. Agian horregatik hainbesteko zaintza garaiotan. Erizain, hainbesteko kamera, polizia eta ertzain biolento. Gauzak horrelaxe daude, dio Gorkak,...
Read MoreGenozidioaren ispiluan, begiak bixi
2025eko ekainean jardunaldi bat izan genuen Oñatin, Nabarraldek antolatuta. Askotariko aditu eta arituak bertaratu ziren ponentziak aurkeztera, globalizazioaren kontextuan gure Herria kokatzeko saiakeran. Xabier Irujo historialariak genozidioaz jardun zuen. Xabier Nevadako unibertsitateko katedraduna da. Hiru karrera (Filologia, Historia eta Filosofian) eta bi doktoradutza dauzka. Bere aiton-amonak Espainiako altxamentu faxistatik ihesi babestu ziren AEBetan. Euskal erroei eusteaz gain, makina...
Read MoreInshallah, Anas
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, honen kontaketa ere ixilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas al-Sharif tartean. Bazekien Anasek bere herriaren alde egiteak zekarkion arriskuaz; eraila zenerako, idatzia zeukan mezua. Sarri aipatzen du Allah. Fededuna zen Anas. Jurramendi gailurrera iristen ari gara. Jesukristo...
Read MoreNaziometroa, emantzipazio estrategiaren neurri?
[Aitziber Zugarramurdi, Helena Xurio, Igor Biribai eta Iñaki Idigoras] Munduan preziatua den wolframioa Bergarako laboratorioan aurkitu zuten Elhuyar Etxenike anaiek, 1783an. Metalik indartsuena da wolframioa, fusio, haustura eta korrosioari erresistentziarik handiena diena. Metafora aproposa, Telesforo Monzon abertzale bergararra zenaren etxean, bere ondarea kudeatzen duen fundazioak TM eLab deritzon ‘Euskal Herrigintza Laborategia’ eratzeko, helburu zehatzarekin: euskal estatua...
Read MoreEuskararen eguna, Nafarroarena
Ikusi al dituzu Eroskiren esne kaxak? Bi modelo behintzat baditu: CAV-erako bata, honen mapa, Trebiñuko zulo eta guzti, eta ‘EUSKADI’ hitzarekin. CFN-rako bestea, bere mapa eta ‘NAVARRA’rekin. Ez dut uste esne txarrarekin egindako bereizketa denik, baina ez digu euskaldunoi onik egiten. Navarra vs Euskadi. Horixe da espainol separatistek nola ikusi nahi gaituzten: banatuta, eta batez ere, aurrez aurre. Identitate bereiziak bagenitu bezala: Foruak eta bandera nafarra lehenak, euskara...
Read MoreEskubide penalak
Eskubide penalak Anariren ‘Zure aurrekari penalak’ eta Pettiren ‘Manipulazio estrategiak’ itzelezko bi diska dira. Bata bestearekin kateatuz, saiakera honetan eskubideak, aurrekari penalak dituzten manipulazio estrategiak ez ote diren iradokitzen dut, beharrei dagokien lekua itzultzeko. Eskutik doaz eskuburdin eta eskubidea. Batak ekarri zuen bestea. Gaztelako erresuma, Espainia izango zen inperioa eratzen ari zen, bostehun urte badirela. Amerika zein Nafarroa(ren beste zati bat)...
Read MoreEzkondu Getxon
Casadok hanka-sartzea egin zuen Bilbon, Gipuzkoako Getxora zihoala esanez. Guk tarte zabala eskaini diogu anekdotari ohiko komunikabide zein sare sozialetan. Politiko abertzaleren batek ere bai, Bizkaiako territorioa defendatuz, gure arteko mugak indartuz. Bitartean, 1200dik gaur arte inbaditu, zatikatu eta menperatu gaituen armada españolak lur hartu du Getxon, behinola euskaldunok bat ginen Nafar Erresumaren kostan. Casadok lez, militar españolek gure lurretan sartu dute hanka berriro,...
Read Moreizabortegiak
Jada balio ez digula uste duguna zabortegira bota ohi dugu. Ala genuen. Orain, birziklatzera. Bai, ala? Zer da izabortegia? iPhone, iPad, iMac, iZabortegi? Hotz. izAbortegi. Bero. Izaki zabortegiak. Izaki abortatuen egia. Kontextuan sartzeko, psikologia humanistak diosku osasuna zera dela: sentitu, pentsatu eta egin, bat egitea. Pirritx eta Porrotxek ere bai, etxeraino ekarri digu, semealaben bidetik. Sentitu, pentsatu eta egin, guztiok egiten dugu. Bata bestearekin bat dihoazen, ala...
Read MoreEuskeraren poloak
Poloak zera dira: continuum baten bi ertzak. Adibidez, eguerdia eta gauerdia. Maskulinoa eta femeninoa. Beltza eta zuria. Sarri poloetan kokatzen gara. Dramatizatu egiten dugu. Karikaturizatu. Azken finean, zerbait lortzeko ‘dena’ eman. Eta iada badakigu ‘dena’ eta ‘ezer’ gezurrak direla, baldin eta kontextualizatzen ez baditugu. Beste bi polo. Eta poloak, zailak dira iristen. Amalurreko ipar eta hego poloak, kasu. Edo beltz eta zuri puruak, garbiak. Beltza...
Read MoreKrema katalana
Elkartzean ala elkartzeko, zer egiten dugu? mahai inguruan eseri, kirola egin, kantatu, dantzatu, jokatu, jolastu… Partxisera jolastu gaitezke, adibidez. Non eta lehenengo iristea den helburua, ahalik eta azkarren norbere koloreko lau fitxak etxetik atera eta ez dakit non sartzea. Horretarako, V eta VI zenbakiak ateratzeaz gain, helmuga horretara iristeak X mugimenduko bonusa emango digu. Eta auzokidea jateak, XX-koa. Norberak irabazteko bestea nola oztopatu, eta ahal bada, akatu. Hori...
Read More

Iruzkin berriak