JJ Agirre
Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
- Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
- Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
- Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
- Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko abuztua
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
D ereduan haur euskaldunak sakabanatzearen onurak zein dira?
Atalak: Sailkatu gabea
Aizarnako Herri-eskolako blogetik
Arnas Dezagun ekimenak, hainbat kritika eta eraso jasan ditu bere sorreratik bertatik, desenfokatuak, injustuak eta ulergaitzak gehienak, nire ustez. Ez naiz hasiko ekimenaren aldeko argudioak zerrendatzen. Ederki ari dira eurak, aukera ematen dietenean, proposamena azaltzen eta aletzen. Baina uste dut sortu den eztabaidan atalik garrantzitsuena ez dela aipatzen, ezkutatu egiten dela iritzi kritikoa zabaltzen dutenen aldetik. Izan ere, zein dira D ereduan haur euskaldunak sakabanatzearen onurak(onurarik balekar)?
D ereduan haur euskaldunen sakabanatze sistematikoa oso hedatuta dago, eta badira hogei bat urte orokortu zenetik. Bitxia bada ere, ez da praktika horren ondorioen gaineko azterketarik egin, edo egin bada, ez da argitara eman. Dena dela, guraso euskaltzaleen testigantzak ugariak dira, eta ez sakabanatze horren aldekoak, prezeski.
Sareko beste hedabide batetik jasoa da ondokoa adibidez:
“Gure hiru seme-alabak D ereduan eskolatu genituen euskaldun ia elebakar zirelarik.
Oso denbora gutxianikasi zuten españolez, ikasturte bakarrean, eta DBHn españolez hitz egiten hasi ziren lehen euskaraz egiten zuten lagunekin. Nafarroa “baskofonoan” hori guztia. Esango didazu onurak non dauden?”
Eta hari berean, erabiltzaile batek beste bati erantzunez:
“Haur euskaldunak sakabanatzeak ez dizu zalantzarik / dudarik eragiten?
Haur euskaldunak sakabanatzeak ez ote ditu haurren erlazioak desnaturalizatuko eta españolez (frantsesez bestaldean) jardutera behartuko?
Haur euskaldunak sakabanatzeak inor euskalduntzea lortu ote du?
Haur euskaldunak sakabanatzeak, hauen erdalduntze azkarra eragiten du, noren mesedetan?
Horrelako sakabanaketa batek (haur euskaldunena) ondorio larriak izaten ditu haur euskaldun askoren izaeran, baina ez dirudi inori ardura zaionik. Zuri ere ez?
Ez ditut zalantzan jarri nahi zure intentzio garbiak, baina haur euskaldunen sakabanaketak eragin duen desastrea ikusirik, ez genuke beste 30 urtez zain egon behar zentzuz jokatu eta neurri egokiak hartzeko, D ereduan haurrak (guztiak) euskaldundu daitezen, erabat erdaldundu beharrean.”
…
Hartara, jakin daiteke zein diren D ereduan haur euskaldunak sistematkoki sakabanatzearen onurak?