JJ Agirre
Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
- Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
- Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
- Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
- Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko abuztua
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
“Kosmopolitismo” lezioak Radio Euskaditik (ere)
Atalak: Arrazakeria, Españolizazioa, Menpekotasuna, Supremazismoa
Radio Euskadi EAEko gaztelerazko irrati publikoa da, Eusko Jaurlaritzarena beraz. Entzule euskaldun asko izan arren euskarari eta euskaldunoi tarte gero eta urriagoa eskaintzen digun irrati honetan, ez da falta gure hizkuntzarekiko batere estimurik ez duen esataririk eta kolaboratzailerik, MQP (Más que palabras) asteburuko saio ospetsuan, adibidez.
Urriaren 27ko MQP saioko “malpensando” atalean, “ José Antonio Pérez Lledo nos indica el idioma más adecuado para animar a quienes realizan deporte escolar” dioskute eitb.eus webgunean.
Eta hala da:
José Antonio gazteleradun petoak gogorarazten digu Bizkaiko Foru Aldundiak euskararen erabilera sustatu nahi duela eskola-kirolean, eta horretarako kaleratu dituen aholkuen artean, familiek euren taldeen alde euskaraz egin behar luketela iradoki duela.
Esatariak aditzera ematen du ez dela aholku bat, agindu bat baizik, eta “anbizio falta” leporatzen dio BFAri:
“que padres y madres animen en euskera debería darse por hecho, dado que es una lengua oficial… si queremos que Euskadi siga existiendo en el mundo global e hiperconectado del futuro, que padres y madres animen en inglés. Imaginense ese aita gritando… little mother fucker… o esa madre… son of a bitch… Pediría a las familias que al menos el 50% de sus exhortaciones las hagan en la lengua de Shakspeare. Un pequeño sacrificio por el bien de nuestros retoños y nuestro país”
Ez da COPE, Onda Cero edo Radio PPSOEVox… “Euskadiko” irrati publikoan, Radio Euskadin ere, halakoxe “harribitxi” supremazistak eskaintzen dizkigute tarteka… geronek ordainduta.