JJ Agirre
Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
- Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
- Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
- Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
- Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko abuztua
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
Uztaritzetik Eusko Jaurlaritzara, debekua, menpekotasuna eta lotsaizuna
Atalak: Sailkatu gabea
Uztaritzeko udalean, bost hautetsi abertzalek dimisioa eman
Aristizabal, Dagerre, Ospitaletxe, Lapeyrade eta Matxikote zinegotzi abertzaleak (Uztaritze Baikoak) ez dira gehiago Uztaritzeko Herriko Etxeko hautetsiak. Euskara hutsean egin zituzten adierazpenak udalbatzan, eta ez zituzten frantsesez errepikatu nahi izan. Beste hautetsi baten eskaerari erantzunez, bost hautetsien hitzak aktan agerrarazteari uko egin zion Karrere alkateak (abertzalea hau ere, zerrenda berekoa). Herriko kontseilutik atera ziren bost hautetsiak, eta ondorik beren kargua utzi dute, Alkatearen kudeaketa-moldeak kritikatuz bidenabar.
Euskara hutsez mintzatzea ez da legezkoa Frantziapeko Euskal Herriko erakunde publikoetan. Bat-bateko itzulpen sistema ere ez!
Alkateak azaldu zuen (berrian) Pirinio Atlantikoetako prefeturaren gutun bat jaso zutela erranez bat-bateko itzulpen sistema ez dela legezkoa herriko kontseilu batean. (Dimisioa eman duten hautetsiek) badakitela itzulpen sistema ez dela legezkoa; badakitela euskara hutsean mintzatzea ez dela legezkoa, eta bazekitela ezin zuela aktan jaso haien ekarpena.
Eusko Jaurlaritzak aldibereko itzulpen zerbitzuaren erabilera ukatu ELAri
Sindikatuok langileekin etengabeko hartu-emonetan dihardugu. Egun ere, oraindik ere Administrazioko langileen erdiak erdaldunak direlarik, oso zaila gertatzen zaigu batzarrak eta bilerak euskaraz burutu ahal izatea, eta euskarazko jarduna bermatzeko erabakigarria litzateke aldibereko itzulpen zerbitzuaren laguntza.
Funtzio Publikoko Sailburuordeak dio, aldibereko itzulpen zerbitzua lagatzeko obligaziorik ez dutela
Eta egia da. Jaurlaritzak berak tajututako araudiak ez du Jaurlaritza behartzen aldibereko itzulpen zerbitzua inoren esku uztera. Baina utzi behar lukete. Bai sindikatuon esku, bai beste erakunde askoren esku ere. Besteak beste, Euskararen erabilera normalizatzeko VI. Plan Nagusiak, honakoa dakarrelako, hitzez hitz, Herritarren hizkuntza eskubideak eta Administrazioaren betebeharrak zehazten dituen atalean: “Euskara egoera ahulagoan dagoenez, administrazioko lan-hizkuntzan euskararen erabilera indartzeko, Administrazioak akzio positiboak ezarri behar ditu euskararen alde… euskarak ere zerbitzu-hizkuntza behar du izan herritarrekiko hartu-emanetan; lan-hizkuntza, administrazioen arteko komunikazioetan eta administrazio barruko jardunetan. Izan ere, herritarrak eurek hautatutako hizkuntzan artatuak izango direla bermatzeko modurik eraginkorrena da euskaraz ere normaltasunez lan egiten duen Administrazioa lortzea”.
Uztaritzeko udalean eta Eusko Jaurlaritzan, abertzaleak izan dira oztopo euskaldunok euskaraz libre jarduteko aukera izan dezagun. Uztaritzen, menpekotasun hutsez jokatuz. Jaurlaritzan, nagusikeriaz, utzikeriaz eta erdeinuz. Bietan ala bietan, lotsa eta lotsaizuna datozkit burura soilik.
Bidenabar, Euskalgintza ere mutu, azken urteotan ohi bezala.
Elkarlan garaiak omen… salbatuta gaude!