JJ Agirre
Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
- Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
- Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
- Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
- Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko azaroa
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko abuztua
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
Hausnarketa(k) merezi du
Atalak: Sailkatu gabea
Nafarroan ariketa erraza da “euskaltzale” agertzea. Aski baita UPPN-PSN eta enparauen diskurtso amorratu eta gorrotoz betea arbuiatzea. Hori bai, baina beste ezer ez ohi dute egiten “euskaltzale” nafar askok eta askok euskararen alde. Egon bai, antza, baina egin apenas.
Aldaketaren Gobernuaren jardunari ere erreparatu beharko litzaioke gertuagotik, eta gutxiago argitaratutako adierazpenei eta antzeztutako prentsaurrekoei. Euskarari egindako maitasun aitortza platonikoek, erasoen aurreko indignazio-plantak eta “Euskadiko” Jaurlaritzarekin eta Iparraldeko Elkargoarekin batera burututako agerraldiek ezkutatzen dute Barkosen gobernuaren jardun pobrea, egitasmorik eza, eta diskurtso beldurtia. Iruñeko Udalaren hizkuntza politika ere, ez da ausartagoa, baina bego hurrengo baterako.
Miguel Izuk (IUko kidea bera) argitara eman du oso datu esanguratsu bat Noticias de Navarra egunkarian, UPPNren akusazio absurduei erantzuteko asmoz. Antza denez, 2011. urtean, UPN-PSN gobernua agintean, aztertu zuen Foru Administrazioan zenbat lanpostutarako eskatzen zen euskara: lanpostu guztien %9,3 ziren (horietatik %90 irakasleenak). 2018an aztertu du berriro kopuru hori, “aldaketaren” gobernuaren agintearen laugarren urtean: %8,3 baino ez dira egun euskara beharrezkoa duten lanpostuak Foru administrazioan. Unionistekin baino puntu bat beherago.
Tabua
Izuk datua argitaratu ez balu ez genuen egoeraren berri zehatza izango, Administrazioan Euskaraz taldearen salaketa ugariek nahikoa lorratz eman diguten arren. Aldaketaren kudeaketaren akatsak ez dira aipatzen gure inguruan. Larrienak ere ez. Eta UPPN-PSNren ingurutik datozen etengabeko eraso eta kritikei entzungor egiten diegu, halabeharrez.
Etsaia etxean
Izquierda/Ezkerra-CCOO bikotea omen dago honen eta oro har gobernuan euskaldunoi jarritako traba gehienen atzean. Baina gobernuaren egonkortasunaren mesedetan ez da jokabide horren salaketa publikorik egiten, eta bien bitartean, galtzaileak betikoak gara, euskaldunak.
Ez gara talde abertzaleentzat lehentasuna; giza-talde sakabanatua eta menpekotasunari ohituak gara, akonplexatua gehienbat, gure menpekotasunaz ohartu ere ez gara egiten sarri… Hortaz, egoera ustelduz doa egunetik egunera, eta kontakizun politikoki xuxenak iragartzen duen euskararen berreskuratzea urruntzen.
Ez dut UPPN-PSN gobernurik nahi, inondik ere.
Aldaketaren gobernuko taldeetako bati eman diot bozka, zer erremedio, baina uste dut hausnarketa egin behar gorria dagoela gobernu horren baitan astelehenetik aurrera, irabazten badugu.
Hausnarketarako aukera berrituko ote da!