“Kosmopolitismo” lezioak Radio Euskaditik (ere)
Radio Euskadi EAEko gaztelerazko irrati publikoa da, Eusko Jaurlaritzarena beraz. Entzule euskaldun asko izan arren euskarari eta euskaldunoi tarte gero eta urriagoa eskaintzen digun irrati honetan, ez da falta gure hizkuntzarekiko batere estimurik ez duen esataririk eta kolaboratzailerik, MQP (Más que palabras) asteburuko saio ospetsuan, adibidez. Urriaren 27ko MQP saioko “malpensando” atalean, “ José Antonio Pérez Lledo nos indica el idioma más adecuado para animar a quienes...
Read MoreBertoko erakundeetatik euskararen ordezkapena azkartzeko hamabi aholku
Adostu hizkuntza politika estatu-alderdi eta sindikatu uniformistekin (ugazabekin). Makurtu burua beldurrik gabe, jende gehienak txalo egingo baitu adostutakoaren edukia zein den ere. Akordio Deuna! Ez esan “Euskal Herria”, esan “euskararen lurraldeak”. Eta aurrerago, “euskararen lurraldeak” gabe, “lurralde eleaniztunak” erabili, “anístasunaren”, “kulturartekotasunaren”, akulturazioaren eta hizkuntza ordezkapenaren izenean. Jarri euskararen erabileraren ardura osoa...
Read MoreHemen dena da “euskal”, aisuec!
Kultura sailburuorde ohiak, Joxean Muñozek, Berrian egindako adierazpenak irakurtzetik nator. Jaurlaritzaren hizkuntz politikaz eta kultur politikaz argi mintzatu da, konplexurik gabe. Bagenekiena berretsi du patxadaz: ez dago euskal kulturaren aldeko politika berariazkorik. Ez dut nik esaten, berak baizik: “Azken urteetan egin diren politiketan ez dago beren-beregi lan ildo bat euskarazko kulturaren inguruan” Bistakoa da, bai, eta emaitzak ere agerikoak dira. Euskal kultura gero eta...
Read More40 urte eta gero, hau: Euskal telebistatik, Erdal telebistara!
Euskal Telebista 1982an eratu zen, Gernikako Estatutuaren itzalean. Hiru eginkizun bete behar zituela jaso zen sorrerako legean: herritarrei informaziorako eta parte-hartze politikorako baliabide bat eskaintzea; bertoko hezkuntza-sistemarekin lankidetzan jardutea, eta euskara eta euskal kultura sustatzea eta zabaltzea. Artean Carlos Garaikoetxea zen Lehendakaria. 40 urte geroago, orduko asmoak lausotu ez eze, itzulikatu ere egin dira, zoritxarrez. Hezkuntza sistema erdi-propioarekiko...
Read MoreElikagai-saltoki handiak, edo españolizazio sakona low-cost
EAEko Hizkuntza politika orokorraren adibide bikaina dira elikagai-saltoki handiak: euskaldunok bigarren mailakoak gara bertan ere, baina ele bietako afitxa handiak jarrita edota megafonia bidezko iragarki grabatuak ele bietan emanda disimulatzen dute. Beste errotulazio guztia español hutsez dago: leche, pan, yogur, jamón, lechuga, pimiento morrón, manda güevos, eta abar… Saltzaile euskalduna aurkitzen baduzu, bingo!, eta erdalduna bada baina erdaraz eginarazi nahi ez badizu, pozik, ze...
Read More
Iruzkin berriak