Arian-arian
Hasiera » Españolizazioa » Bertoko erakundeetatik euskararen ordezkapena azkartzeko hamabi aholku
Urr08 0

Bertoko erakundeetatik euskararen ordezkapena azkartzeko hamabi aholku

Atalak: Españolizazioa

PPren helegiteak aurrena | Politika | Berria

  1. Adostu hizkuntza politika estatu-alderdi eta sindikatu uniformistekin (ugazabekin). Makurtu burua beldurrik gabe, jende gehienak txalo egingo baitu adostutakoaren edukia zein den ere. Akordio Deuna!
  2. Ez esan “Euskal Herria”, esan “euskararen lurraldeak”. Eta aurrerago, “euskararen lurraldeak” gabe, “lurralde eleaniztunak” erabili, “anístasunaren”, “kulturartekotasunaren”, akulturazioaren eta hizkuntza ordezkapenaren izenean.
  3. Jarri euskararen erabileraren ardura osoa hiztunen gain.
    Herritarrek ez dezatela arreta jarri garatzen duzuen hizkuntza politikaren ezaugarrietan, eta eskueran jartzen dituzuen baliabideetan. Pentsa dezatela euren gabezia dela, ezintasuna denean.
  4. Alderdi abertzaleen lehen lerroko ordezkariek erdarari eman behar diote lehentasuna, “komun-hizkuntzari”.
    Hala ere,  erdaraz bai, baina euskaraz ere jardun ohi duten ordezkariak izatea komenigarria da, ikutu euskaltzalea lortzeko.
  5. Ez matraka eman euskaldunek jasaten dugun zapalkuntzarekin. Zeren eta, bestela, behartuta egongo baitzarete euskarari lehentasuna ematen eta koherentziaz jokatzen, ardurak eta erreparazioa eskatzen… Beno, behartuta ez, baina… 
  6. Ez bermatu euskarazko kultur eta aisialdi eskaintza duina zuen agintepeko herrialde, hiri eta herrietan. Horrela, familiei leporatu ahalko diezue ez dituztela haurrak euskarazko jardueretara bidaltzen eta ez dutela euskarazko kultura aintzat hartzen.
  7. Eitbren erdalduntze prozesua burutu lehen bai lehen.
    Oso ondo ari zarete: euskaldun gehienak, adin guztietakoak, uxatu dituzue dagoeneko ETB2ra eta bestelako erdal kateetara. Batzuek ekin, besteak mutu, ekaitz ferpektua!
  8. Segi ezikusiarena egiten Stream plataformetako, mugikorretako eta sareko euskarazko eskaintzari.
    Alderdi-hedabideetan erdara lehenetsi, eta Eitbn bezala, euskarazko edo euskaratutako zinema, literatura eta musika-ekoizpenei tarterik ahalik eta txikienak eman. 
  9. Ingelesa, espainiera eta frantsesa dira “mundu-hizkuntzak”, eta abertzaleak “mundutar” izan gara beti: horratx Basque country, Basque culinary center, Tuna world capital, Festival de cine de SS, BEC, vaya semanita, El conquis…
  10. Bapo hornitu diruz hedabide euskarafoboak, baita euskara sustatzeko partidetatik ere. Ez diozue euskarari inongo mesederik egingo, alderantziz, baina haiek bakea emango dizuete, eta hauteskundeak irabazten jarraitzea erraztu.
  11. Hezkuntzan eman azkena euskarazko immertsio sistemari. “Eleaniztasunaren” eta “kulturartekotasunaren” izenean, hedatu akulturazioa, uniformizazioa eta inposatutako hizkuntzen nagusitasun erabatekoa. 
  12. Haur etxetik euskaldunak sakabanatu ikastetxeetan, erdaraz arinago eta hobeto ikasi eta euskara bazterrera utz dezaten “euskal” eskoletan.  Haurrek eta gazteek, guztiek, ulertuko dute mezua (gurasoek ere bai).

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

JJ Agirre

Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.

Azken bidalketak

  • Euskarafobiari planto!
  • Euskarafobia gogotik ari du
  • Peillen, Aresti eta euskaldun burgestuak
  • Gobernu “aurrerakoiarekin“ ere, Valentziera atzeraka
  • Erosten ez diegunean, ikusiko gaituzte

Iruzkin berriak

  • Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
  • Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
  • Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
  • Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
  • Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Españolizazioa
  • Hizkuntza eskubideak
  • Koxkorretaraino
  • Menpekotasuna
  • Sailkatu gabea
  • valentziera

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA