Konpostazank!
Hasiera » Sailkatu gabea » Konpostazank!!!!
Mai25 9

Konpostazank!!!!

Atalak: Sailkatu gabea

Blog xume honek bere adartxo txikiak atera ditu lurpetik, blog handiez jositako baso erraldoi honetan lekutxo bat egin nahiean. Blog hau, behar batetik sortua izan da. Konpostajea erabat gurean sartua dagoen garai honetan, eta konpostajea alternatiba egoki bat dela ohartu garen sasoietan, konpostajeaz ez dakigula deus ere ohartu gara.IMG_20140430_143913

Beste herrialdetako konpostaje metodo punteroenek, gure euskal kultura makro-gastronomiko honetan ez dutela guztiz balio ikusi dugu. Harriturik, etxean sofan gelditu ordez, kalera atera eta infomazioa biltzen hasi gara. Bada garaia euskal konpostaje metodo bat sortzeko, Basque Composting Research!!! Mundu mailan konpostatzeko modu ugari eta egoki dauden arren, euskaldun xume batek, munduko beste edozein herritarrek baino sei aldiz gehiago jaten duelakoan nago eta ondorioz hondakin organiko sorrera ere gehixeago da. Ez gara ez gu, sandwich, pomelo zuku eta txokolatinaz asetzen, ez horixe!

Konpostaje teknikari batek idatziko du blog xume hau. Azken bi urteak, Tolosaldean eta beste lekuetan barrena konpostagailuak muntatu, errebisatu, arazoak konpondu eta ikastaroak ematen dabilen biologo xume batek, besterik ez. Eta hementxe ipiniko dut ikasitako guztia. Hemen idatzitakoaren oinarri ez dago liburu garesti eta potolo horietan: esperientzietan, elkarrizketetan  eta esperimentazioetan baizik. Azken finean, egunero konpostagailu batera doan pertsona batek, edozein liburuk baino gehiago esaten baitigu.

Konpostajeari buruzko artikuluak izango dira: gomendioak, materialak, xomorroak… baina baita ere bisita askoren artean, topatu ditudan arazo eta jendearen esaldiak.

Guzti honekin, euskal konpostajearen erreferentzia puntu bat sortu nahi da, konpostajea bizidunen zientzia bat delako eta bizidunek ez dutela On eta OFF botoirik.

Mila esker lurpetik ateratzen lagundu didazuenei, ea blogen baso erraldoi honetan  blog xume honek baduen txokorik.

 

9 Iruzkin

  1. Idoia | 2014-05-26 at 14:16

    Hona hemen sarritan blogera sartuko den irakurle bat!

    Reply
  2. Karlos | 2014-06-17 at 13:18

    Kaixo
    Zalantza bat sortu zait.
    Etxeko belardietan sortzen den goroldioa konpostatzen ahal da?
    Mile esker

    Reply
    • Jon Ander Galarraga | 2014-06-20 at 12:52

      Gorlodio, materia organikoa da. Konpostagarria .

      Egia esan inoiz ez dut ikusi konpostagailu baten barruan, baina printzipioz konpostatu daiteke.

      Zihur beste material begetal lehorren moduan, denbora gehiago beharko duela.

      Reply
  3. Idoia Artieda | 2014-06-20 at 12:49

    Beste bat: haize egunetan konpostatze-prozesuko berotze-fasea geldotu egiten da.

    Reply
    • Jon Ander Galarraga | 2014-06-20 at 14:32

      Interesgarria. Hona hipotesia.

      Konpostagailu barruko nahasketak, beroa botatzen du, honek, bere inguruan aire beroa metatzen du.

      Egun haizetsuetan, airea konpostagailuko zirrikituetatik barrena normalean baino azkarrrago doa, barneko nahasketaren inguruko aire beroa paretik kenduz eta konpostagailuko tenperatura jeitsiz. Atea ireki eta aire korronte batek guri eragiten digun modu berean, hoztu egiten du.

      Reply
  4. Karlos | 2014-06-23 at 10:43

    Goroldio inoiz ikusi ez baduzu hurrengoa bai arraroa. Galdtu didate laku txiki artifizialetan eta ura geldirik geratzen denean, gainetik ateratzen diren alga berde pila hoiek ea konpostadorera botatzen ahal diren. Baietz bezala ezan nion baina segurtasun handirik gabe.

    Reply
    • Jon Ander Galarraga | 2014-06-23 at 11:14

      Aupa Karlos!

      Hau gero eta konplexuagoa da. Egia esan, sekula ez dut horrelakorik ikusi. Jakinda algak ere landareak direla, konpostagailu batean, belar berdea botatzea bezala izango delakoan nago. Asko ere hezeagoa, baina…

      Hori bai. Argi, material berde hauekin, bere nitrogeno kopuru oso altua da, mikorroganismoen hazkuntza handia dakar eta honek, tenperatura igoera handia ekartzen du eta aireztatzen ez bada, konpostagailu barreneko oxigenoa kontsumitzeaz gainera, erabat lehor dezake denbora gutxian.

      Eta segi experimentatzen!!!!

      Reply
      • Karlos | 2015-11-23 at 10:35

        Arazorenbat ikusten diozu, konposta zuzen botatzea, hau da, galbahetik pasatu gabe eta dituen intxaur azalak, maskorrek edo egur puskekin? Noski baratzean!

        Reply
        • Jon Ander Galarraga | 2015-11-25 at 17:26

          Konposta erabiltzen duten jendearen esanetan, udaberrian botatzen dute baratzera eta errotabatorearekin dena txikitzen dute (muskuilu azala, hezurrak, landare zati gogorrak…) eta ez dute arazorik izaten.

          Lorontzietan erabili izateko, itxura aldetik hobea da galbaetik pasatzea, inori ez zaio atsegin mejiloi azalak lorontzian.

          Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Jon Ander Galarragak ‘Konpostazak!’ bloga abiatu du | Zero Zabor - […] Ander Galarragak Konpostazak! bloga abiatu du ARGIAren webgunean. Lehen kronikan agintzen duenez, bereak “konpostajeari buruzko artikuluak izango dira: gomendioak,…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA