Konpostazank!
Hasiera » hobekuntzak » Doktore tesiak konpostajea babesten
Ots29 0

Doktore tesiak konpostajea babesten

Atalak: hobekuntzak, iritzia, konpostagailuak, metal astunak

Konpostaren ikerketa eta teknifikazioaren txoko honek, behaketan oinarrituriko konpostaje prozesu eraginkor eta azkar bat lortzea du helburu. Baina behaketa hutsetik ez da bizi gizakia eta askotan frogetan oinarritu beharra daukagu.

Frogak nahi? To frogak!!!

Palentzian burutu den doktore tesi batek zera baieztatu du: etxeko hondakin organiko konpostatuen erabilera segurua dela eta metal astunei buruzko hainbat mito ezabatu ditu. Jarri gerrikoak, kurbak datoz eta!!!

Doktore tesi honetan hiru hondakin mota aztertu dira: araztegietako lokatzak, araztegieta lokatz konpostatuak eta etxeko hondakinekin konpostatuak.

Tesi hau 7 urteetan zehar burutu da, eta ondorio hauek atera dituzte.

– Araztegietako lokatzez eta etxeko hondakinekin egindako bi konpost motek, landareei behar duten adineko nitrogeno kopurua eskeintzen diote, zenbaitetan, batazbestekoaren gainetik egoten delarik. Gainera, lurzoruaren ezaugarrien pixkanakako hobekuntza ekartzen du.

– Egoki erabilitako konpostak, ez du lurzoruan metal astunen gorakadarik ekartzen ezta ere, konpostarekin ongarritutako hazi eta landareetan.

Zoritxarrez tesi osoa ez dugu eta laburpenetan oinarritu beharra daukagu. Hala ere, espero dugu tesi hau laster eskura izatea eta zer nolako ikerketa mota izan den, metodologia, ondorio guztiak… lehen eskutik irakurtzea eta batez ere ondorio hauek erabiltzea konpostaren inguruko bildurrak kentzeko.

Dokotore tesiaren laburpen bat ondoko loturan dago.

http://www.retema.es/noticia/demuestran-que-el-uso-de-lodos-de-edar-y-residuos-urbanos-es-seguro-para-fertilizar-l-BXzTt

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA