Konpostazank!
Hasiera » hobekuntzak
Mar30 0

60,1,1

Posted in auzokonposta, hobekuntzak, tenperatura

Zenbaki magikoak ditugu 60,1,1. Auzkonposta eta bere arrakasta bermatzen dituzten zenbakiak. Behingoz, matematika eta konpostajea lotu ahal dituen zifra bat. Hala ere, magikotik baino gehiago du ikerketatik. Auzokonposta guneetan sortzen diren arazoak, etxeko konpostagailu batekoak baino handiagoak eta bisualagoak dira, herriguneetan daudela ez ahaztu. Arazo hauen gehiengoa, auzokonpostagailu barruan 65-70 graduko tenperaturak lortuz ekiditen da, tenperatura hauetan materia organikoa oso...

Read More
Mar09 0

Sortzaile bereziak

Posted in hobekuntzak, iritzia, Konpostatze berezia

Sortzaile berezi deritzogu, berebiziko hondakin organiko kopuru handiak sortzen dituzten  erabiltzaileei. Kopuru honi kilo edo litrotan zifra bat ipiniko nioke baina zifrarik hoberena “etxe arrunt batek baino gehiago sortzen duena” esaldia izan leike. Egunen batean iritsiko da matematika eta konpostajea lotuko duten/dugun edo dudan garaia, bitartean “begimetroa” erabili behar, nahiz eta biologo batentzat zenbakirik gabeko neurketek zerebroan ultzerak sortu! Honezkero,...

Read More
Ots29 0

Doktore tesiak konpostajea babesten

Posted in hobekuntzak, iritzia, konpostagailuak, metal astunak

Konpostaren ikerketa eta teknifikazioaren txoko honek, behaketan oinarrituriko konpostaje prozesu eraginkor eta azkar bat lortzea du helburu. Baina behaketa hutsetik ez da bizi gizakia eta askotan frogetan oinarritu beharra daukagu. Frogak nahi? To frogak!!! Palentzian burutu den doktore tesi batek zera baieztatu du: etxeko hondakin organiko konpostatuen erabilera segurua dela eta metal astunei buruzko hainbat mito ezabatu ditu. Jarri gerrikoak, kurbak datoz eta!!! Doktore tesi honetan hiru...

Read More
Ira23 0

AUZOKONPOSTA. BOLOAREN TEKNIKA

Posted in auzokonposta, hobekuntzak, tenperatura

Askotan, konpostagailu batean tenperatura altuak (50-60ºC) mantentzea zaila izaten da, izan ere, erabilerak eragin handia baitu tenperatura hauen eskuratzean, zenbat eta gutxiago erabili konpostagailua, tenperatura eskasagoak baitira. Banakako konpostajean erabilera nahiko bermatua dagoen arren, bolondres diren auzokonpostetan, erabileraren gutxipen progresiboa ohikoa izaten da. Zergatik ibili aireztapenak eta bestelakoak egiten alboan edukiontzi berde libre bat badago? Erabileraren gutxipen...

Read More
Ira06 0

Egituratzailearen xehetze maila

Posted in egituratzailea, hobekuntzak, tenperatura

Esperientziaz dakit, gaur egun dugun egituratzailerik hoberena, birrindutako inausketa dela eta esperientziaz dakit ere, egituratzailea kanpoan metatu behar dela, beti ere ongi drainatuta dagoen leku batean eta ez dela beharrezkoa tapaturik egotea, lehorregia egotea ere ez baita egokia. Beraz, euri urak, egituratzaile multzoa goitik behera igarotzen badu eta ez badu putzurik sortzen, bikain! Gauza da ordea, kanpoan dagoen egituratzailea erregularki berritu behar dela. Zeren, ez badugu ibiltzen...

Read More
Uzt27 2

Pixa, ximaurra eta konpostajea

Posted in hobekuntzak, iritzia, Konpostatze berezia

Aspaldian lozorroan egon ostean berriro gatoz indar apur batzuk hartuta. Eta berriro trilogia bat ekarriko dugu gurera. Trilogia honetan, pixa, ximaurra eta konpostajeaz arituko gara. Nola, konpostajearen bidez, gure animalien gorotz hondakinak kudeatzea posible den eta berau gauzatu den lekuetan nola egin duten azalduz. Izan ere, benetako tripako mina egiten dit gure zelai berdeak nola marroitzen diren ikusteak. Ehunka aldiz ikusi dut, zelai berde baten alboan kamioi bat nola kokatzen den eta...

Read More
Eka22 0

Konpostajea nekazaritzaren erreskatean

Posted in hobekuntzak, iritzia, Konpostatze berezia, orokorra

Ehunka aldiz aipatu dut konpostajeak duen balio didaktiko eta soziala, gaurkoan ordea, konpostajeak edo organikoaren autokudeaketak sortzen dituen lan aukerez arituko naiz, benetako esperientzia bat ekarriz gurera, Buadella herriarena (Katalunia). Buadella, Gironako probintzian kokatzen da eta 200 biztanle inguru dituen herria da. Beste herri askotan bezala, edukiontzien bidezko bilketa sistemak (organikoaren bilketa gabe) %20eko bilketa-tasa zuen, oso baxua. Gainera, sortzen zen errefusa...

Read More
Api30 0

Konpostajearen etorkizuneko erronkak (HIRU)

Posted in hobekuntzak, iritzia, orokorra, xomorroak

Artikulu bat izan behar zuen honek, jada hirugarrena eman du. Lehenengoan egituratzaileaz hitzegin genuen, bigarrenean erabiltzaileetaz eta orain hirugarren honetan, konpostatzearen metodologiaz arituko gara. Konpostatze mota guztiak behar du mantentze-metodo bat: gehitu behar zaion egituratzaile kopurua, konpostagailuaren kokapena, arazoen aurreko erantzunak. Gaur egun ditugun gidak ordea ez daude konpostajean egun egiten ari den apustuari aurre egiteko mailan, orain arteko konpostatzea...

Read More
Api23 0

Konpostajearen etorkizuneko erronkak (BI)

Posted in auzokonposta, hobekuntzak, iritzia, konpostagailuak, orokorra

Aurreko astean, “konpostajearen etorkizuneko erronkak” deritzon atikulu sail bat hasi genuen. Aste hontan, sail honen bigarren atala dugu. Lehen artikulua egituratzaileari eskeini genion, bigarrengoa erabiltzaileei. Izan ere erabiltzaileak dira konpostajearen oinarrian dauden aktore-aktoresak. Etorkizunean konpostajearekin apustu egiten jarraitu nahi badugu, erabiltzaileei konpostaje prozesua guztiz erraztu behar zaie, honek, konpostagailuen erabilera handitu eta...

Read More
Api13 0

Konpostajearen etorkizuneko erronkak. (BAT)

Posted in egituratzailea, hobekuntzak, iritzia, orokorra

Orain urte gutxi da konpostajearen benetako apustua egin zena Tolosaldean. Konpostajea, eko-berde-alternatiboen noizbehinkako zaletasun bat izatetik, etxeko biohondakinen benetako kudeaketa modu bat bihurtu zen. Konpostagailu baten jabea jada ez da etxeko baratzan lau porru ekologiko dituen gizaseme/alaba, bere biohondakinen autokudeatzaile bat  baizik.Ikusi da konpostajeak funtzionatzen duela biohondainen kudeaketa merke eta efiziente bezala, lehen edukiontzi berdera eta ostean zabortegira...

Read More
1 / 212Hurrengoa»

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA