Konpostazank!
Hasiera » hobekuntzak » Sortzaile bereziak
Mar09 0

Sortzaile bereziak

Atalak: hobekuntzak, iritzia, Konpostatze berezia

Sortzaile berezi deritzogu, berebiziko hondakin organiko kopuru handiak sortzen dituzten  erabiltzaileei. Kopuru honi kilo edo litrotan zifra bat ipiniko nioke baina zifrarik hoberena “etxe arrunt batek baino gehiago sortzen duena” esaldia izan leike.

Egunen batean iritsiko da matematika eta konpostajea lotuko duten/dugun edo dudan garaia, bitartean “begimetroa” erabili behar, nahiz eta biologo batentzat zenbakirik gabeko neurketek zerebroan ultzerak sortu!

Honezkero, sortzaile bereziak, jatetxe eta bestelakoak direla ohartuko zineten honetan, jakingo duzue ere, hauek 300 edo 700 litroko konpostagailu pònpoxo batekin ez dutela ezta hasteko ere.

Esperientziak esaten dit (esperientzia txarrek), jatetxe arrunt eta ez oso handi batek 700 litroko bi konpostagailu aste betean topera betetzen dituela… hondakin organiko GUZTIA botata noski. Arazo hau, konpostagailura gutxiago botata konpondu leike, baina, lauzpabost letxuga axalekin egiten den konposta ez da biohondakinen autokudeaketa eta prebentzioa, hori dibulgazioa edo eko-postureoa izan daiteke. Gu hemen, biohondakinen prebentzioa eta kudeaketarako gaude.

Sortzaile berezi hauen konpostajea, konpostagailutik kanpora egitea da hoberena, aire librean eta behar bezala isolatuta eta kudeatuta. Ez gara ari biohondakin mordo bat belaze erdian nola desegiten den ikusten. Hondakin organiko hau aireztatu eta tenperaturaren kontrola eramatea beharrezkoa da. Gainera, egokiena metro terdiko biohondakinen lerro luzeak osatzea da eta horretarako egokitutako gailuekin aireztatzea, edo urrengo adibidean bezala, egurrezko konpostagailu erraldoietan egitea.

www.azurmendi.biz

Gure kultura gastronomikoak sortutako jatetxe guzti hauek, beraien hondakin organikoak modu honetara kudeatuko balituzke, tonaka hondakin organiko kenduko genituzke zirkulaziotik. Industria mailan hondakinen kudeaketak egiten dira, beharrezko inbertsio eta neurriak hartuz eta nire iritzi xumeaz, jatetxe bat, hondakin organikoak sortzen dituen industriatzar bat da, hondakin “arriskutsuak” direnak eta oso kasu guzti egiten zaienak.

Hondakinen kudeaketan aurrera pausoak ematen ari garen honetan, guztiz beharrezkoa da sortzaile berezi hauei denbora apur bat eskeintzea eta organikoaren kudeaketa egoki eta bideragarriak sortzea.

Adibide moduan, Azurmendi jatetxeko organikoaren autokudeaketa dago.

https://www.azurmendi.biz/azurmendi-crea-compost-a-base-de-deshechos-organicos

 

www.azurmendi.biz

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA