Konpostazank!
Hasiera » auzokonposta » IRITZIA: Konpostaje adituak
Urt27 0

IRITZIA: Konpostaje adituak

Atalak: auzokonposta, iritzia

Oharra: hau iritzi aritukulu bat da. Konpostajearen teknifikazioaz diarduen artikulu bat nahi izatekotan, itxoin urrengo asterarte.

Noizean behin topatu izaten naiz konpostatzen adituak diren pertsonekin. Bi motatako konpostaje adituak daude: lehen motatakoak, liburu bat irakurri dutelako dira adituak eta bigarren motakoak aldiz, jaiotzen (eta Jainkoaren graziaz) dira adituak.

Lehen motatakoak oso interesgarriak dira, eta merit

Konpostaje teknikaria lanean

ua dute, konpostajeari buruzko 200 orriko liburu oso bat irenstea ez baita lan makala! Oso aktibitate polita eta ABERASGARRIA izaten da beraien ideiak eta zeureak kontrastatzea. Nahiz eta aditu hauek, beste “aditu” batekin topatzean, apur bat atzera botatzen diren.

Bigarren motakoak, aditu jaio direnak, nahiko gaizki eramaten ditut. Genetikoki aditu diren hauek, dogma batek gidaturik bizi dira… eta euskalduna dogmatismotik ateratzea oso zaila da! Esaldi epiko asko dituzte “konpostajeak beti du usain txarra”, “konpostajearekin ez goaz inora”, “hortik ateratzen den konpostak ez du ezertarako balio, baserritareek ez dute ikusi ere egin nahi”.

Ehunka adibide dokumentatu ditut baieztapen hauek kontrajartzeko, baina ez omen da gorraize txarragorik, entzun nahi ez duenarena baino.

Egia esan neu ez naiz aditu ofizial bat. Biologo xinple bat naiz, ekosistemetan postgradu bat egin nuena eta bizitzak, konpostaje teknikari izatera eraman nauena.

Ez daukat “Master composter” titulua, ez dut hondakinen kudeaketari buruzko ikastarorik egin, ofizialki postgradu bat duen biologo txiki bat naiz, ofizialki ideiarik ez duena konpostajeaz.

Lan esperientziaz ordea, 3 urtetik gora daramatzat konpostaje teknikari bezala, 3000 autokonpostagailu, auzokonpostagailu eta sortzaile berezi bisitatu ditut eta konpostajeari buruzko 30 dibulgazio artikulu publiko idatzi ditut orrialde honetan. Badauzkat beste ehunka orrialde “pribatu” idatzita eta ongi gorderik kaxoi batean, noizbait argia ikusiko dutela esperantzarekin.

Ziur badagoela hor nonbait, konpostajeari buruzko ni baino liburu gehiago irakurri dituenik, konpostaje tituluak dituena eta hondakin organikoaren kudeaketaz asko dakiena.

Esperientzia ordea, esperientzia da. Konpostajea, gurean egin den kudeaketa mailan egitea, nere ustetan, mundu mailan lehena izan da, bai kopuruz eta bai dimentsioz. Europan esperientzia asko izango dute, liburu asko idatzi dituzte, baina Europartar hauek harriturik gertazen dira foro batean hemengo esperientzia azaltzen diezunean. Liburuek ez dute kontatu gure esperientzia hau eta konpostajeak hemen hartu duen dimentsioa, hemen konpostajea beste modu batekoa da. Europako liburuetan aipatzen diren kontzeptu eta gomendioak, parrasta batean botatzen ditu pikutara, ehunka aditu ofizial zer egin ez dakitela utziz.

Konpostajea organikoa kudeatzeko modu oso eraginkorra da, eta gurean egiten dena, eredu izan beharko luke beste lekuetan, eta ez beste lekuetakoa gure eredu!!!

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA