Konpostazank!
Hasiera » egituratzailea » Egituratzailearen xehetze maila
Ira06 0

Egituratzailearen xehetze maila

Atalak: egituratzailea, hobekuntzak, tenperatura

Esperientziaz dakit, gaur egun dugun egituratzailerik hoberena, birrindutako inausketa dela eta esperientziaz dakit ere, egituratzailea kanpoan metatu behar dela, beti ere ongi drainatuta dagoen leku batean eta ez dela beharrezkoa tapaturik egotea, lehorregia egotea ere ez baita egokia.

Beraz, euri urak, egituratzaile multzoa goitik behera igarotzen badu eta ez badu putzurik sortzen, bikain!

Egituratzailearen hasierako itxura

Egituratzailearen hasierako itxura

Gauza da ordea, kanpoan dagoen egituratzailea erregularki berritu behar dela. Zeren, ez badugu ibiltzen eta denbora igarotzen uzten badugu, materia organikoa izanik deskonposizio prozesu oso zehatz bat pairatzen du, denbora igaro ahala xehetzen eta bere izaera galduz.

Aldez aurretik esan, deskribatuko dudan prozesu hau bistaz ikusitakoa dela, astero bisitatzen dudan inausketa birrinduko egituratzaile multzo handi batean behatutakoa. Beraz, edozelako “balio zientifiko-biologiko”-tik kanpo gertatzen dela, izan ere ez bait naiz egurraren deskonposizioan aditua. Jakin ere, nere ustetan, egituratzailearen deskonposizioaren eragile nagusiak onddoak direla.

 

– 1 fasea. Onddoen firuak agertzen dira egituratzailearen lehen geruzetan, zuntz zuri batzuk dira, hau onddoaren gorputza da, jada onddoak egituratzaile kolonizatu du eta bertan hazten ari da.

Egituratzailea deskonposizio fase ezberdinetan

Egituratzailea deskonposizio fase ezberdinetan

– 2 fasea. Onddoa gehiago hazi da eta egituratzailea trinkotu eta esponja batez itxura hartzen du. Momentu honetan, onddoak fruituak eman ditzazke… bai, perretxikoak agertzen dira egituratzailearen gainazalean.

– 3 fasea. Onddoa desagertu egiten da eta egituratzaileak hauts itxura hartzen du, hemen kolorea marroitu egiten da.

– 4 fasea. Egituratzaileak forma erabat galdu du, guztiz beltza da eta konpostaren itxura dauka. Jada ez du balio egituratzaile bezala.

Birrindutako inausketa multzo handi bat bere deskonposizioan 65 gradutara iritsi daiteke (neronek neurtua). Gainera, egituratzailearen eremu ezberdinetan, aurrean deskribatu dudan prozesuaren fase ezberdinak ikus daitezke. Bera, argi egituratzailea biltzen duzuenean etxerako, ongi begiratu nola dagoen.

Iritsiko da eguna, non, bereziki konpostatzeko egituratzaile bat sortuko duguna, hezetasun eta birrintze maila kon kretu batzuekin. Bitartean ordea, honelako behaketak egiten jarraituko dugu.

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Albiste bilduma, irailak 01 – 30 | Zero Zabor - […] Jon Ander Galarraga “Egituratzailearen xehetze maila” (Konpostazank, ARGIA) “Luarra, gure kulturan lurrikara eragin duen hitza” […]

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA