Konpostazank!
Hasiera » esaldi konpostagarriak » Esaldi konpostagarriak
Eka16 1

Esaldi konpostagarriak

Atalak: esaldi konpostagarriak

Konpostajeari 100%ean eskeinitako txoko xume bakar honetan, atal berri bat zabalduko dugu: esaldi konpostagarriak.

Atal honetan, konpostatzaileen esaldiak bildu eta aztertu egingo ditugu. Izan ere, konpostatzaile asko ez dira adituak, baina egunero darabilte konpostagailua eta askotan, nahi gabe, informazio oso baliagarria biltzen dute. Noizbehinka, bat edo beste inguratzen zaizkit beraien bizipenak kontatzera eta benetan informazio oso interesgarria ematen dute eta ene ordenagailuko zokoren batean garatzen ari den konpostajearen kudeaketa eta maneiurako eskuliburu baten oinarri izango dira.

Atal hau zabaltzeko, Berastegin esan zidaten esaldi bat ekarri dut gurera.

“Udaberrian, konpostagailuko materia organiko freskoak beheraka segituan egiten du, neguan berriz, konpostagailua bete egiten zaigu”

Erabiltzaile honek, udaberri eta udan konpostagailua %75 inguruan zuen beteta, materia organiko berria botagatik ere, beti neurri berean zuen. Neguan ordea, konpostagailua ia goraino betetzen zitzaion, materia organiko berria ez zen edonola desagertzen konpostagailutik. Gertaera hau oso ohikoa da eta udako sasoi honetan nabaritzen da gehien.

Konpostagailu barreneko aktibitatea, zuzenenan erlazionatuta dago inguruko tenperaturarekin eta garaiarekin. Tenperatura altuetan, konpostagailuko aktibitatea handiago da eta botatzen den materia organikoaren konpostatze abiadura ere handiago da.

Mikroorganismoak, beroarekin aktiboagoak dira, baina, udaberri eta udan, tenperatura altuagoak izateaz gain, gure konpostagailu barrenean bizi diren intsektu, kukurutxa eta zizareen ugal garia da. Beraien arrautzetatik, milaka beldar ateratzen da, etengabe jaten daudenak eta konpostagailuko materia organikoaren desagerpenaren arduradun direnak. Milioika aho txiki, tonaka materia organiko kudeatzen.

Udazken eta neguan, tenperatura baxuagoak izateaz gain, udaberrian jan eta jan ibili diren xomorro guztia hauek urrengo udaberriaren zain geratzen dira lozorroan. Horregatikk pilatzen  zaigu materia organikoa konpostagailuan, ez baitago materia organikoa jango duten xomorrotik.

Honela, honpostatzeak bi garai ditu, modako denboraldiak bezala: udazken-negua eta udaberri-uda. Konpostatzen hasteko garairik hoberena, udaberri-uda da, hemen konpostagailua azkarrago aktibatuko zaigu eta negua iristean, konpostagailuak barrenean aktibitatea izango du, geldoagoa, baina aktibo egongo da.

Udazken edo neguan hasten diren konpostagailuetan aldiz, aktibatzea gehiago kostatzen da, tenperatura baxu eta sasoiarengatik, eta ondorioz materia organiko geldoago desagertzen da.

Honekin, konpostatzen hasteko saosirik hoberena, udaberri-uda delakoan nago, batez ere hondakin organiko asko sortzen duten konpostatzaileentzat. Hala ere, urte guztian… konpostazank!!!

 

 

Iruzkin bat

  1. Idoia Artieda | 2014-07-02 at 17:33

    Beste bat: haizete egunetan konpostagailua ez da berotzen; hau da, prozesua geldotu egiten da.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA