Konpostazank!
Hasiera » xomorroak » Beldarrak, konpostagailuko gakoa
Uzt01 0

Beldarrak, konpostagailuko gakoa

Atalak: xomorroak

Konpostajea deritzon pelikula honen protagonistak dira xomorroak, baina hauen artean Grammy edo Oscar bat lortuko luketeenak, intsektuen beldarrak dira.

Laburki esanda, beldarra edo larba, intsektu baten kumetxoa da. Intsektu baten arrautza batetik ez da intsektu hegalari bat ateratzen, beldar bat baizik. Beldar honek misio bat edukiko du: jatea. Bere beldar bizitzan jan eta jan egongo da ahal duen energia gehien lortu, pupa deritzon zetazko zakutxo bat egin eta bertatik heldu hegalari bezala ihes egiteko, bikotekidea bilatu eta ugaltzeko. Beldar hauek, jatun bikainak izanik, gure konpostagailuko materia organiko mordoa jango dute.

Soldadu euliaren beldarra

Soldadu euliaren beldarra

Intsektu espezie askotako beldarrak elkartzen dira gure konpostagailuko ekosistema honetan, baina batez ere euli beldarrak izan hoi dira: soldadu eulia, euli arrunta, fruta eulia, haragi eulia… Baina badaude labezomorroen beldarrak, adibidez, urrezko labezomorroarena, non, handi xamarra den eta kako baten formakoa den, zihur inoiz ikusi duzuela. Beldar mota ezberdinen artean, nolabaiteko lehia dago, adibidez, euli arruntaren beldarrak dauden konpostagailuetan, fruta eulien beldarrak oso gutxi daudela ohartu naiz, edo soldadu euliaren beladarrak daudenean, bestelako beldarrik ez dela agertzen.

Dudarik ez egin, beldar askoko konpostagailuetako materia organikoa, oso azkar konpostatzen dela eta beldar hauek prozesua azkartzen dutela. Baina arazoa, beldar hauek heldu bihurtzen direnean dator, konpostagailuko tapa ireki eta euli hodei bat iresten dugunean. Eskuliburu eta adituen web orrietan, arazo hau ekiditeko material hezea egituratzailearekin tapatzea gomendatzen dute, honekin eta maiz aireztatzeak eulien kopurua jeitsi dezake.

Urrezko labezomorro beldarra

Urrezko labezomorro beldarra

Esperientziak, hau egia dela esaten dit, baina hala ere ez pentsa euli hosei hauek 100%ean ekidin ahal direla, eta gure konpostagailua eulirik gabeko gune lirain bat izango denik. Beldarrak badaude, goiz edo berandu euliak egongo dira. Hala eta guztiz ere, bi motatako euliak bereizten ditut: gogaikarriak direnak eta ez direnak.

Gogaikarrien artean gogaikarriena fruta eulia da, beldarra, oso txikia dena, heldu bihurtzen denean, euli txiki txikia izanik mordoa irteten baita konpostagailutik hodei baten moduan. Haragi eulia aldiz ez da batere gogaikarria, bere beldarra oso erasokorra da eta soilik hamarnakako talde txikietan egoten dira, beraz, heldua ateratzen denean, ez da fruta eulia bezain ugaria.

 

Nere gustukoenak, soldadu euliak dira. Euli polit honen beldarrak talde oso handiak eratzen dituzte eta sarritan, konpostagailuko materia organikoa mugitu egiten dute. Askotan atzaparkadaka atera izan ditut konpostagailutik. Helduak segituan ihes egiten dute konpostagailutik eta normalean ez dira etxeetan sartzen, beraz, zorionak zure konpostagailuan soldadu eulia baldin baduzu.

Euli arruntaren beldarra

Euli arruntaren beldarra

Beraz, utzi lasai zure konpostagailuan beldarrei nahi adina jaten eta kontutan eduki noizbait heldu bihurtu eta agian gogaikarri izango direla aste baten buruan. Horregatik  saiatu material hezea egituratzailearekin tapatzen beti, fruta eulia ekiditeko batez ere. Aireztatu gogotik konpostagailua eta inoiz, urrezko labezomorroaren beldarra ikusten baduzue… zorionekoak zuek, bere heldua, arraroa eta oso polita baita.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Azken egunetako beste albisteak | Zero Zabor - […] Konpostatzea “Beldarrak, konpostagailuko gakoa” (Jon Ander Galarraga, ARGIAko Konpostazank! […]
  2. Asteon zientzia begi-bistan #20 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera - […] Beldarrak funtsezkoa dira konpostajean. Zer egiten dute? Beldarrek materia organikoaren konpostaje-prozesua azkartzen dute. Jon Ander Galarraga biologoak azaltzen digu…
  3. Lurraldetasuna konpostagailuan | Konpostazank - […] Orokorrean, konpostagailuan arazoak sortzen dituzten xomorroak, bi dira: euli arrunta eta fruta eulia, beraietaz luze eta zabal hitzegin dut…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA