Konpostazank!
Hasiera » hiztegia » Konpost hiztegia
Uzt10 0

Konpost hiztegia

Atalak: hiztegia, orokorra

Konpostagailuetan barrena burua sartuta ibili naizen urte hauetan, hainbat gertaera amankomun ikusi ditut konpostagailu ezberdinetan zehar. Gertaera hauek biltzea erabaki dut, eta biologook, gauzei izena ipintzearen zale garenez, ezin geratu gertaera hauei ere izenik ipini gabe!

Ondorengo sarrera honetan, neuk eta soilik neuk asmatutako konpost-hiztegi txiki bat ekarri dut, ez dago zientifikoki ezer frogatua, soilik behaketa bidezkoa da. Horregatik, inork hitzen bat gehitu/eraldatu/zuzendu nahi badu, eskertua izango da. Hau ez da unibertsitateak ordaindutako ikertzaile baten tesia.

– Estratifikazioa: Konpostagailuko barne nahastea, mota ezberdineko geruzez osatua dagoenean gertatzen da. Oso erraz ikusten da alboko tapa ireki eta bere soslaia edo perfila ikustean. Oso ongi bereizten diren geruzak dira, aireztapen maila ezberdina izan ohi dutelarik. Mantentze gutxiko konpostagailuetan asko ikusten da. Estratifikazio hau, puntuala edo iraunkorra izan daiteke. Puntuala arrunta izan ohi da, astean behin aireztatzen bada, logikoa da, aireztatu aurreko egunetan estratifikazioa egotea eta honek ez luke arazorik eman behar… urrengo gunetan, aireztatzen ez bada behintza! Geruzapen iraunkorrak ordea (hilabeteetan zehar irauten duena), mantentze exkaxa erakusten du eta urrena deskribatzen dugun gertaera sortzen du.

Argazk. JAGalarraga

Akaro ugari konpostagailu ertzean

– Tapoi anaerobikoa: oso estratifikatua dagoen konpostagailu batean, oxigenorik gabeko geruza bat dagoenean gertatzen da. Geruza honetara aireztagailua sartzen dugunean, berebiziko usain txarrak ateratzen dira. Tapoia izena ematen diot, zeren bizidunei behetik gorantzako migrazioa oztopatzen dietelakoan nago (frogatu gabea).

– Kontzentrazio bolak: hondakin organiko mota konkretu bat, konpostagailuaren puntu batean biltzen denean gertatzen da. Hondakin organiko honen zale diren xomorroen ugalketa handia sortzen da, hauentzako paradisu moduko bat sortzen baita eremu batean. Nahiko arrunta da haragi euliaren beldarrekin, izan ere, ez baita erraza aireztapenean haragia homogeneoki gure nahastean zabaltzea. hau ekiditeko, ongi aireztatu konpostagailu ertzak eta hondakin organikoaren zatiak txikiak badira, errazago zabalduko dira konpostagailuan, puntu konkretuetan kontzentratu ordez.

– Ileorde efektua: arrazoi ezberdinengatik, konpostagailuaren gainazala belar luze eta lehorrezko “kabi/ileorde” moduko batez tapatzen denean gertatzen. Aireztatzea erabat ezinezkoa egiten du, belarra aireztagailuan trabatu eta spagetti bat egiten baita. Ileordearen azpian, aireztatu gabeko nahaste heze egon ohi da eta ileordearen tartean, fruta-euliak elkartzen dira ugaltzeko. Gainazala tapatzeko, eta egituratzaile funtzioa burutzeko, hobe zerrautsa, inausketa birrindua edo belar zati txikiak erabiltzea.

Argazk. JAGalarraga

Zizare kontzentrazio altuko konpostagailua

– Adreilu nahastea: aireztapen eta egituratzailerik gabeko nahastea, aireztagailua sartzean gogorra egoten da eta tiratzean, guztia batera altxatzen da berebiziko pisua duelarik. Beheko geruzak oso lohitsuak izan ohi dira eta zizare ugari egon ohi da. Nohizean behin erabiltzen diren konpostagailu askotan ikusten da, soilik organikoa bota eta aireztatzen ez denean. Gutxi erabiltzeagatik eta oxigenazio exkaxagatik, oso konpostagailu inaktiboak dira, tenperatura gutxirekin.

Ikusten duzuenez, ezaugarri guzti hauek, aireztapen faltagatik sortzen dira batipat, horregatik ez dut ulertzen zenbait ikastaroetan “gainazaleko geruza soilik aireztatu” esaten denean. Agian, mota hoietako neurriak, boluntarioki eta nohizean behin konpostagilua erabiltzen dutenei ongi datorkie. Baina beren hondakin organikoa kudeatzeko modu bakarra konpostagailua den familietan, konpostajearen LEHEN DIBISIOko taldeak jokatzen hasten dira, beraz, argi gidaliburu eta urrunetik emandako kontseilu eta ikastaroekin.

Konpostaje munduko aditu bakarrak, eguneroko erabiltzaileak dira.

 

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Azken egunotako beste albisteak (uzt.7-13) | Zero Zabor - […] Konpostatzea “Konpost hiztegia” (Jon Ander Galarraga, Konpostazank! […]
  2. Asteon zientzia begi-bistan #21 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera - […] urteetan egindako lanaren ondorioz erabili edota osatu dituen hitzen bilduma propioa dakarkigu: Konpost hiztegian. Bertan, estratifikazioa, tapoi anaerobikoak, adreilu…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA