Konpostazank!
Hasiera » kimika » Konpostajearen kimika
Uzt24 0

Konpostajearen kimika

Atalak: kimika, orokorra

Konpostagailu batek, kimikaren oinarriak ikasteko ere balio du, izan ere, konpostagailu baten barruan gertatzen dena prozesu kimiko hutsa baita. Hala ere ez bildurtu, gaurkoan ez dugu zientzia hutsezko zutabe gogor eta tekniko bat idatziko, oinarrizko kimikaz hitzegingo dugu, garagardo bat hartzen dugun bitartean.

Lehenik jakin beharrekoa, konpostagailuaren barrenean ematen diren erreakzio kimikoen zati handi bat, bista hutsez ikusi ezin ditugun mikroorganismoek egiten dutela da. Mikroorganismo hauek, konpostagailu barruko animalitxoek bezala, jan egin behar dute eta konpostagailura botatzen dugun materia organikoaz elikatzen dira.

Baina, mikroorganismoek, animaliok ez bezala, prozesu kimiko ezberdinak erabiliz elikatu ahal dira, honek malgutasun handia ematen die elikatzeko moduarekiko. Beren barreneko prozesu kimikoak eta elikatze moduak alda ditzazkete inguruko egoeraren arabera. Edozer dela eta, konposatu kimiko batetaz ezin badira elikatu, beste batez elikatzen dira.

LurrunaHonela, modu askotara elikatu ahal diren arren, beraientzat eraginkorrena eta energia gehien ematen diena, oxigenoa erabiltzea da, azken finean animaliok arnastean egiten dugun prozesu bera da. Prozesu honi oxidazio aerobikoa (“airearekin”) deritzo eta energia emanaz gainera, hondakin kimikoak ere sortzen dira, kasu honetan, ura eta CO2.

Hondakin hauek, animaliok sortzen ditugunaren berdinak direnez, ez dira usain txarrekoak gure sudurrarentzat. Beraz, konpostagailua ongi aireztatuta mantentzen badugu eta mikroorganismoei nahikoa oxigeno eman, mikroorganismoek oxidazioa eginez, ura eta CO2-a sortzen jarraituko dute eta ez da egongo orokorrean usain txarrik.

Konpostagailu barrenean oxigeno falta badago ordea, ez dugulako aireztatu edo amaitu egin delako, mikroorganismoek oxigenoa erabiltzeari utzi eta bestelako konposatuak erabiltzen dituzte elikatzeko, prozesu honi anaerobiosia (“airerik gabekoa”) deritzo eta hemen, usain txarra duten elementuak sortzen dira, hala nola, metanoak, sulfuroak… izena bera ere usain txarrekoa dute!

Oxigenoaz aparte, beste konposatu garrantzitsu bat nitrogenoa da. Orokorrean, itxura berdea duten hondakinetan ugaria dena: belar berdea, animali gorotzak… Nitrogenoa oso elementu preziatua da eta askotan, nitrogeno faltak gure konpostagailuko mikroorganismoen hazkuntza mugatzen du. Horregatik, belar berdea edo gorotza gure konpostagailuan botatzen dugunean, mikroorganismoen berebiziko hazkuntza ematen da eta bero handia sortzen da konpostagailuan.

Mikrorganismoen hazkuntza handi honek, oxigeno kontsumoa handitzen du eta momenturen batean, oxigenoa bukatu egin daiteke, anaerobiosia egitera behartuz eta usain txarrak sortuz.

Beraz, kontu belar berde eta gorotzak konpostagailura botatzearekin, haiseran ederki aktibatuko den arren, aireztapen exkax bat egiten badugu, berebiziko usain txarra eta barne nahasketaren sikatzea ekar dezake.

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA