Konpostazank!
Hasiera » xomorroak » Konposteko xomorroak: xaguak
Ira02 0

Konposteko xomorroak: xaguak

Atalak: xomorroak

Fruta euliak, konpostagailuko animalia ezerosoak badira, xaguak, konpostagailuko animalia iguingarrienak dira. Experientziak esaten dit, konpostagailu batean xagu bat agertzen bada, konpostaje prozesua bertan bukatzen dela, erabiltzaileek ez bai dute konpostagailu horretako taparik irekiko. Eta sexu bietako erabiltzaileetaz ari naiz.

Zin egiten dut,  nere esperientziatik, ez dela ohikoa konpostagailuan xaguak topatzea. Nohizean behin bat edo beste agertzen da eta ia gehieneatn erabiltzailea ohartu ere egin gabe!

Gure konpostagailuan xagurik badagoen jakiteko modurik errazena, barne nahastean galeria eta zulotxorik badagoen ikustea da.

IMG_20140828_101126

Xagu bat, konpostagailutik irten nahiean

Behin, xaguen presentzia atzeman da, nondik sartu diren jakitea beharrezkoa da. Honetarako metodo bat asmatu dut: xagua zirikatu. Izutzen den xaguak, konpostagailura sartzeko erabili duen zuloaren bila joango da ihes egiteko, eta hor dugu gure arazoaren jatorria. Urrengo pausoa zulo hau ixtea da, noski.

Gertatu leike, xagua zoro moduan ezin irtenda ibiltzea edo irudian ikus daitekeen bezala, gorantza ihes egiten hastea. Honek beste pista bat ematen digu, xagutxo hau, taparen irekigune batetik sartu edo erori da zoriz.

Garrantzitsua da, xaguen habiarik ez egitea gure konpostagailuan. Konpostagailura iritsi, zirikatu eta metala metalaren aurka zorroztean ateratzen duen zarata bixi bat entzuten baduzue, bertan xagu kumeak daude.

Beharrezkoa da habia topatu eta kumeak ezabatzea, kentzea… zergatik? Hau ez delako, Bambi oreinaren baso zoriontsua.

Xagu kume oso gaztea

Xagu kume oso gaztea

Irakurleak galtzen jarraitu baino lehen, gauzatxo pare bat xaguei buruz. Lehenik eta behin, berriro esango dut ez dela ohikoa xaguak konpostagailu batean topatzea, ezta egia ere xaguak ugaritu egiten direla konpostagailu barruan. Gure konpostagailuan sartu den xagutxoa, inguruko belardian dabilen berdina da, han ibili ordez, gurera etorri dena.

Normalean pare bat xagu egon ohi dira eta oso ohikoa da xagu bera, konpostagailu baten barruan behin eta berriz korrika agertzea eta ehunka xagu dauden itxura ematea. Ez utzi xaguek engainatzen!

Bigarrenik, ongi aireztatutako konpostagailuetan arazoa hau ez da ematen, izan ere, xaguen konpostagailurik gogokoenak, geldirik, eroso eta pakean daudenak dira. Beraz, aireztapena oso garrantzitsua da.

Beste aipamen bat sareari buruz: oso eraginkorra da. Konpostagailuek oinarria irekita dutenez, xaguek lurpeko galerak egiten dituzte bertara sartzeko, beraz, 13 mm karratuko argia duen metalezko sare bat konpostagailuaren oinarrian, guztiz gomendagarria da. Eta gogoratu konpostagailua zuzen muntatzea eta leku lau batean kokatzea, aldapetan okertzen diren konpostagailuek, irekiguneak dituzte eta hauek xaguen sarrera leku dira.

Urrengo argitalpenean, xaguen lehengusu-lehengusina handiei buruz arituko naiz: arratoiak eta konpostagailuetaz. Ziur bait nago, batenbatek esan duela: “Ta? Arratoiangatik ez al dik zeoze esan behar?”

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Asteon zientzia begi-bistan #23 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera - […] Konpost-gailuan sagua aurkituz gero, Jon Ander Galarraga biologoaren ustez, akabo konpostaje prozesua. Zer nolako eragina dute saguek konpostaje prozesuan?…
  2. Albiste bilduma, irailak 1-15 | Zero Zabor - […] Konpostatzea “Konposteko xomorroak: xaguak“, “Auzokonpostakeriak” (Jon Ander Galarraga, Konpostazank! […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA