Konpostazank!
Hasiera » egituratzailea » Egituratzailea
Ira25 1

Egituratzailea

Atalak: egituratzailea, orokorra

Zati txikiak, egituratzailea eta aireztapena, konpostatze perfektu baten osagaiak. Baina osagai hauen artean, bada bat ez zaiona garrantzi handiegirik ematen, eta berau dugu gaurko protagonista: egituratzailea.

Egituratzaile on bat guztiz beharrezkoa da konpostajean eta ez du edozein materialek balio, hare gehiago, esfortzu gehigarri bat egin beharko genuke egituratzaile perfektu bat aurkitu eta modu masiboan banatu eta erabiltzeko.

Egituratzailearekin, terminologi arazo bat dago, erabiltzaile eta aditu asko dira: material lehorra edo lehortzailea deitzen diotenak eta gaizki ulertuetara eramaten gaituenak. Izan ere, egituratzaileak ez du zertan guztiz lehor egon beharrik, hare gehiago, gustuko ditut hezetasun apur bat duten egituratzaileak. Oso egituratzaile lehorra erabili izan duten konpostagailuek, tenperatura oso altuak hartzeko joera dute (75ºC), honek, erabat erraustu dezake barne nahastea eta konposta guztia ezereztu. Egituratzailearen hezetasun honek, onddoen hazkundea faboratzen du, eta kontuan izan, onddoak direla (besteak beste), konpostatzen hain zail diren material begetal gogorrak desegiten dituzten bizidunak.

Egituratzaile ugari konpost helduan

Egituratzaile ugari konpost helduan

Egituratzaile batek bi funtzio bete behar ditu konpostagailuan.

1- Hezetasuna kontrolatu: gure hondakin organikoen gehiengoa oso hezea da eta hezetasun gehiegik, oxigenazio egokia oztopa dezakete, urak barne nahasketako aire poroak betetzen baititu. Beraz, hezetasuna kontrolatzeko, komeni da, gure hondakinak baino lehorragoa den egituratzailea nahastea.

2- Egitura bat eman: egituratzailea andamio bat da. Gure hondakin organikoek, masa amorfo bat sortzeko joera dute konpostagailuan eta egituratzaileak, nolabaiteko arrotasuna ematen dio nahaste honi, aireztapena ahalbidetuz eta usain txarrak ekidinez.

Beraz, egituratzaile batek izaera gogorra izan behar du, egitura funtzioa egiteko eta ezaugarri hauek betetzen dituzten material ugari dauden arren, esperientziagatik, birrindutako inausketa (poda triturada) oso egokia da, batez ere, hezetasun apur bat duenean eta berau ere konpostatzen hasita dagoenean. Hala ere, besterik ezean: zerrautsa, txirbila, belar lehor txikitua eta hostoak (txikiak badira hobe) ere erabili ahal dira egituratzailetarako.

Konpostajea bide bakartzat ezarri duten herrietan, oso beharrezko ikusten dut betiko edukiontziekin batera, material egituratzailearen edukiontzia. Izan ere, egituratzaileak eskuragarria izan behar du erabiltzaileentzat, honek, konpostagailuaren erabilera errazten baitu. Erabiltzaileak ez badu egituratzailerik eskuragarri edo egituratzaile ezegoki bat erabiltzen badu, konpostagailuak arazoak emango dizkio eta konpostatzeari utziko dio.

Kopuru aldetik, egituratzaile kopurua zehatz bat erabili behar da. Orokorrean, %50 egituratzaile gomendatzen dute adituek: “hainbeste organiko, hainbeste egituratzaile”. Hasiera batean proportzio hau egokia da, gehiago ere bota ezkero ez dago gaizki, baina jakin, egituratzailearen konpostatze-tasa, sukaldeko hondakinena baino askoz ere geldoagoa dela eta poliki poliki egituratzailea metatzen joango dela gure konpostagailuan, konpostagailu guztia egituratzailez bete arte.

Beraz, hasiera batean %50a egituratzaile gomendatzen den arren, behin konpostagailua erdiraino betetzen denean, hobe egituratzaile geruza mehe bat botatzea hondakinak azpiratzeko. Honela konpostagailua betetzea gehiago kostako da eta bide batez, fruta-eulia ere ekidingo dugu.

Egituratzailea, aireztapena eta zati txikiak erabiltzea bezalaxe, konpostajearen zati da, beraz, ondo aukeratu eta ez erabili edozelako belar puska. Zuen konpostagailuak eskertuko dizue.

Bide batez esan, Larunbat honetan Usurbilen izango naizela ARGIA EGUNEAN, Jakoba Errekondo eta Josu Tellabiderekin ibiladi entretenigarri batean. Ibilbidearen amaieran, Usurbilgo auzokonpostako gunea ikusi eta bertako xomorroei bisitatxo bat eginez.

 

Iruzkin bat

  1. Idoia Artieda | 2014-09-26 at 15:10

    Hondakin organikoak biltzeko etxean erabiltzen dugun pertz marroia txukun mantentzeko ere egokia da egituratzailea. Guk orbela jartzen dugu pertzaren ipurdian.

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Albiste bilduma, irailak 22-28 | Zero Zabor - […] Konpostatzea “Egituratzailea” (Jon Ander Galarraga, […]
  2. Asteon zientzia begi-bistan #26 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera - […] du prozesu honetan: hezetasuna kontrolatzea eta egitura bat eman. Baina guztiaren berri izateko, jo Egituratzailea […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA