KARBONO-NITROGENO RATIOA
Gaurkoan kimika apur bat ekarriko dugu erabat konpostajeaz ari den blog honetan. Aditu eta sasiaditu askok erabiltzen duten esamoldea da “karbono-nitrogeno” ratioa eta aste hontan, zer den eta zertarako balio duen aztertuko dugu. Modu errez batean, beti bezala.
Karbonoa eta nitrogenoa gure konpostagailuko elementu kimikorik garrantzitsuenetakoak dira, karbonoak energia ematen duten azukreen zati da eta nitrogenoa beharrezkoa da bizidunen ladreilu diren proteinak eraikitzeko. Ez da harritzekoa beraz, karbono eta nitrogenoarengatik burruka biziak egotea konpostagailuan.
Burruka hau mikroorganismoena izaten da maila handi batean, hauek baitira konpostagailu barruan erreakzio kimikoen bidez karbonoa zein nitrogenoa erabili eta zirkulatu erazten dutenak.
Behin karbonoa eta nitrogenoa zertarako diren jakinda, zer da ratioa?
Azken finean ratioa zatiketa bat da, proportzio bat. Konpostaje prozesu hasieran Karbono:Nitrogeno ratioa 30:1 izatea gomendatzen da, hau da, 30 pisu unitate karbonoko, nitrogeno 1 egotea. Proportzio honen arrazoia zeluletan dago, mikroorganismo batek edo ornogabe baten zelulen karbono:nitrogeno ratioa 6:1 izan ohi delako, baina beti behar da karbono proportzio gehiago, izan ere karbonoa baita energia ematen duten elementu zati handi bat eta gasolinarik ezean, motorrak ezin mugitu!
Deskonposizio prozeua aurrera joan ahala, ratio hau aldatu egiten da, prozesuaren bukaeran 15:1 ratiora iristen delarik. Izan ere, karbono asko CO2 moduan atomosferara askatzen da eta nitrogenoa berriz mikrorganismoen barruan geratzen da ladreilu funtzioak egiten.
Ratio hau, jakintsu kimikoen gaia dirudien arren, konpostagailuko usainekin zerikusia badauka. Karbono gehiegizko konpostagailu batean, ratio hau 30:1 izan ordez 40:1 denean adibidez. Ez dago mikroorganismo gehiago eraikitzeko nitrogenorik eta prozesua, karbono ugari egon arren geldoago doa. Nitrogeno proportzio gehiegi badago ordea, eta ratioa txikiagoa bada: adibidez 20:1. Ez dago gehiegizko nitrogeno hau bilduko duen oxigeno nahiko eta nitrogenoak beste elementuekin nahastuko da amoniakoa NH3 bezalako konposatuak emateko. Aireztapena garrantzitsua da puntu horetan, eman oxigenoa nitrogenoari!!!
Beraz, bizitzan bezala guztia oreka bat da. Guk ezin dugu karbono:nitrogenoa gure konpostagailuan neurtu, baina badugu jakiterik zein biohondkainek duten karbono kopuru handiak eta zeinek nitrogenoenak.
Karbonoaren biohondakinak, biohondakin “lehorrak” deritzenak dira, normalean hildako egur eta begetalak: zotzak, papera, kartoia, zerrautsa.
Nitrogenoaren biohondakinak berriz, material “freskoak” deritzogunak dira: fruta, barazkiak, belar berdea…
Ikusiko duzuenez, egituratzailea eta hondkain hezeen jokuan sartu garela nahi gabe. Karbono kopuru altuko elementyuek egituratzaile funtzioak betetzen dituzte, nitrogeno altukoak material hezeak dira.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks