Konpostazank!
Hasiera » Ekosistema » Konpostaren ekosistema
Aza20 0

Konpostaren ekosistema

Atalak: Ekosistema, xomorroak

Ekosistema batek bi zati ditu: zati fisikio eta zati biziduna. Zati fisikoa ingurua da, geologiak, klimak eta abarrek definitua, bertan zati biziduna bizi da. Zati hau bizidun espezieek osatzen dute (fauna, flora, onddo, bakteria…)  eta aldi bereran berauek, ere zati fisikoarekin elkarrekintzak dituzte, zati fisikoa edo ingurunea eraldatuz.

Bizidun eta bere ingurunearen arteko elkarrekintza hauek osatzen dute ekosistema eta eskalaren arabera, ekositema bat, lur planeta osoa izan daiteke, baso kantauriar bat edo gure betile bat. Eta nola ez, konpostagailua berau ere ekositema txiki bat da eta bere berezitasunak baditu.

Argazk. JAGalarraga

Zizare kontzentrazio altuko konpostagailua

Nire laborategia ez denez oso handia eta ez dituenez ekipamentu askorik, ez naiz konpostagailuko ekosistema osatzen duten mikroorganismoez arituko, begi hutsez ikus daitezkeen xomorroetaz baizik.

Gezurra dirudien arren, xomorro hauek konpostagailutik konpostagailura asko aldatzen dira, bai presentziaz, zein kopuruz. Askotan ikusi ditut, alboan dauden eta erabiltzaile ezberdinen bi konpostagailu non, barneko fauna erabat ezberdina dutenak.

Izan ere, konpostagailu bateko ekosistema definitzen duen faktore bat, bere kokalekua den arren, ez da berdina Cataluinan dagoen konpostagailu bat edo gure Euskal Herriko kostan dagoen bat, faktore honen gainetik, konpostagailura botatzen diren biohondakin motak daude, hauek sortzen baitute konpostagailu barneko ingurumena eta honekin definitu bertan biziko diren bizidun motak. Ez da berdina bizidunen aldetik soilik fruta eta barazkiak dituen konpostagailu bat edo etxeko biohondakin guztiak dituenak.

Ekositema guztietan bezala, konpostagailu batean ere espezieen jarraikortasun bat dago. Espezie baten agerpenak beste baten etorrera faboratu dezake, nolabaiteko espezieen tren bat sortuz denboran zehar. Adibidez, zizareen agerpena gertatu aurretik, konpostagailuko biohondakinak aurrez xehetuko dituzten beldarrak agertu behar dira, zizareak ez baitira gai biohondakin zati handiak jateko.

Urrengo sarreretan, konpostagailua ekosistema bat bailitzan aztertuko dugu, konpostagailuko ekosistema mota ezberdinak azalduz, bertako faunak barne ingurunean duen eragina aipatuz eta denboran zehar fauna honek duen aldakortasuna ikusiz.

Noski, guztia inolako ikerketa oinarririk gabe, soilik begi hutsez ikusi dudananrekin.

 

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Asteon zientzia begi-bistan #34 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera - […] batek, Ander Galarragak konpost-gailuen nondik norakoak azaltzen ditu Konpostazank! blogean. Asteon konpostaren ekosistema hurbildu digu. Badirudi hainbat ekosistema mota…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA