Konpostazank!
Hasiera » Ekosistema » Konpostaren ekosistema II
Abe03 0

Konpostaren ekosistema II

Atalak: Ekosistema, xomorroak

Konpostagailu bateko ekosistema bat martxan jartzeko, biohondakinak behar dira. Hauek konpostagailuan bota eta lurzoru gainean ezartzean, lurzorutik eta airetik datozen organismoek kolonizatuko dute eta konpostagailuko ekosistemari hasiera eman.

Intsektu hegalariak izan ohi dira lehenak iristen, euli arrunta, fruta euli, haragi eulia eta bestelakoak. Normalean bizidun hauek ez dira biohondkainetaz elikatzera etortzen, arrautzak ipintzera baizik. Horregatik, ez da arritzekoa k

Argazk. JAGalarraga

Akaro ugari konpostagailu ertzean

onpostajearen lehen faseetan, beldar txikiz josita egotea gure konpostagailua, tartean hegaka, bere arrautzak ipintzeko lekutxoren baten bila dabilen euliekin batera. Fase honetan gainera, konpostagailuan haragia bada, haragi-eulia ikusi ahal da, hau da euli urdin polit hau ikusteko modu bakarra.

Beldarrak ez dira geldirik egoten, etengabe bilatzen dute eremu optimo bat jan eta hazteko, beti ere tenperatura eta hezetasun egokienaren bila. Orokorrean, gainazaleko geruzetan pilatzen dira edo zuzenean biohondakinen gainean. Momentu honetan, barne-nahastea ongi aireztatu eta homogeneoa egoteak garrantzia dauka, ez bada honela egiten, gune konkretuetan “beldarren paradisuak” sortzen baitira (biohondakin mota konkretu baten pilaketa puntualak) eta zenbait beldar mota masiboki hazteko arriskua dago, beste espezieko beldarrei lekua kenduz eta heldu bihurtzean, euli hodeiak sortuz. Fase honetan zortea badugu, gure konpostagailua soldadu-euliak koloniza dezake.

Konpostagailuko gunerik lehorrenetan, hots, paretetatik gertu eta batez ere uda sasoian, kukurutxak asko ugaritzen dira. “Bitxobola” edo “Kokobola” hauen presentzia hasieratik nahiko konstantea den arren, prozesuaren amaieran (biohondakin gogorrenak geratzen direnean), hauen ugalkortasun tasa asko handitzen da. Gainera kartoiaren presentziak asko lagun dezake izaki hauen ugalkortasunean, atsegin baitute kartoipeko giroa.

Gure konpostagailuan hezetasun handia bada, Hauts baten forma duten xomorro txiki ugariren pilaketak agertzen dira geruza zabal bat osatuz azaletik zentimetro gutxira. Xomorro hauek akaroak dira, eta ez dira gure ohean alergia sortzen dutenak, konpostagailuko akaro hauek barazki hondakinetaz elikatzen dira. Nhizean behin, beste intsektuei barne likidoak xurgatzen dizkien akaroak ere ikusi izan ditut, normalean konpostagailuaren gainazalean oinez elkarri jarraian lerro luze bat osatuz. Koittadua lerro hau igarotzen saiatzen den intsektua.

Argazk. JAGalarraga

Zizare kontzentrazio altuko konpostagailua

Konpostagailuaren azpiko geruzak lehor badaude hor ere kukurutxak agertzen dira, baina lokatz baten itxura badu, hezetasun handia dagoen seinale da eta hemen zizareak oso ugariak izan hoi dira, zer uste zenuten, Bermicompost-ean zeudela soilik zizareak?

Prozesuaren azken faseetan, kukurutxekin batera Kolemboloak agertzen dira, oso txikiak dira, zuri zuriak eta zirikatu ezkero salto handiak emateko gai dira.

Konpostagailuko ekosistema behatuz, konpostajearen fase ezberdinak, konpostatzen ari diren biohondakin motak, hezetasun maila eta abar identifikatu ahal dira. Hala ere, asko asko asko dago ikertzeko arlo horretan. Lehengo astean, konpostaren analisietan aditua (benetako aditua) den batek esan zidanez “urteetako tesi doktoralak egin ahal dira konpostaren inguruan”…egia borobila!!! Ez dakit EHUn asmorik ote duten…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA