Konpostazank!
Hasiera » egituratzailea » Hildako abereak konpostatzen
Abe22 0

Hildako abereak konpostatzen

Atalak: egituratzailea, Konpostatze berezia, orokorra

Baserri giroan bizi den orok ongi dakien bezala, urteko sasoi konkretuetan hildako animalien hondakin organiko ugari sortzen da. Hondakin hauek, naturalki hildako animali txiki zein handiak izan daitezke edo etxeko kontsumorako akabatu diren animalien zatiak. Esperientziaz badakit, nahiko arrunta dela errefusaren edukiontzian hildako arkumetxo jaio berriak topatzea edo bestelako animali haundi zein txikien erraiekin aurkitzea. Zer esanik ez, guzti honek osasunaren aldetik egin lezakeen kaltea nahiko handia dela. Konpostagailuen osasun arriskuetaz gauza asko entzun behar izan ditut, baina inork ez dit aipamenik egin errefusaren edukiontzietan metatzen denagatik.

Gaur egun, hildako animali handien bilketa zerbitzu bat badago, animali hauek ostean erre egiten direlarik, baina erraustearen aurrean bada beste alternatiba bat, konpostatzea.

Gure konpostagailu txikia ikusita, ez genuke sinistuko hildako behi, ardi, txerri edo oilorenbat bat konpostatu ahal izango denik, baina egiten da eta nahiko metodo erraza eta merkea da, eta noski, inongo errauts edo kedarri bota gabe. Gainera osasunaren aldetik segurua da, patogenoen gehiengoa ezabatzen baitu. Idatziko dudan guzti hau ez da neuk asmatu edo neuk ikusia, 2011ean argitaratu zen artikulu batetik atera dut informazioa, amaieran ipiniko dut erreferentzia eta lotura (ingelesez).

http://nwdistrict.ifas.ufl.edu/phag/files/2012/09/Compost-Graphic.png

Animalien gorpuak konpostatzeko garaian dagoen arazo nagusia, gorpua osorik dagoela da. Gorpu hau txikitua egongo balitz prozesua azkarragoa izango zen, baina osasun eta higiene kontuak direla eta ezinezkoa da gorpua txikitzea, beraz osorik konpostatzen da.

Gorpuak konpostatuko diren eremuaren lurzoruak ondo isolatua egon behar du, sortzen diren lixibiatuek ihes egin ez dezaten. Makrokonpostatze eremu honetan 5-6 metro karratuko azalera eta 60 zentimetroko altuera duen material egituratzaile ohe bat egiten da, lixibiatuak xurgatuko dituena. Ohe honen gainean animalien gorpuak ipiniko dira eta komeni da tamainu berekoak elkarrekin konpostatzea.

  • Behi helduak: bi gorpu etzanda albo batera eta elkarri bizkarra emanda.
  • Txerriak, hegaztiak eta ardiak: gorpuak elkarren gainean albo batera etzanda, gehienez hiru geruza osatuz

Behin gorpuak ongi kokatuta direlarik, material egituratzaileaz tapatuko dira meta moduko bat osatuz. Egituratzaileak, 50 zentimetroko geruza bat osatu behar du gorpuen gainean, honek usain txarra ekidingo baititu. Ostean honelaxe uzten da.

Egituratzaile moduan ondokoak erabili daitezke: zerrautsa, zotz birrindiuak, arto zurtoina, lastoa edo oilo zirina.

Behi bat konpostatzeko prest (www.msu.edu)

 

Animali handienen kasuan 190 egun behar ditu konpostatzen, animali txikienek aldiz 10-50 egun behar dituzte. Denbora tarteak luzeak diren arren, ez du energetikoki kosturik ezta ingurumenaren aldetik, nahiko metodo erraza eta merkea da. Noski, hau ezingo genuke gure baserri atarian egin, baina bai konpostatze gune isolatu batean.

Osasun aldetik ez dago arazorik, baldin eta muntaiak 55ºC-tik gora, hiru egun jarraian egoten bada, hau, honelako konpostatzen multzo handietan nahiko erraza da lortzea. Arazo nagusiena hezurrak dira, hauei ordea irteera bat eman ahal zaie: berriro konpostatu ahal dira edo egituratzailearekin nahastu ahal dira izaera porotsuago bat emanez.

 

Gai honi buruz gehiago jakin edo konpostatze zientifikoago baten bila dabiltzanentzat, hementxe atari polita.
http://www.compostandociencia.com/2014/07/articulos-cientificos-revisados-en-compostando-ciencia/

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA