Konpostazank!
Hasiera » kimika » Metal astunak konpostean
Urt15 0

Metal astunak konpostean

Atalak: kimika, konpostagailuak, orokorra

Konpostaren aurkako aktibista askoren argumetu izan ohi dira metal astunak. izan ere, konpostaren analisiak egitean hauen presentzia agertzen baita eta honek, osasun arazoen gaia pizten du. Gai interesgarri eta polemikoa izanik, eguberrietako deskantsu handiaren ostean, metal astunetaz hitzegiten hasiko dugu 2015a.

Orokorrean metal astuna deritze, ingurumen edo osasunaren aldetik kalteren bat sor dezakeen metalei. Ikusten denez, definizio hau nahiko lausoa da eta gaur egun ez dagoen akordio borobilik metal astunaren definizio zehatzean. Hala ete guztiz ere, metal astunak presente daude inguru eta arlo ezberdinetan, eta inguru zein arlo hauen arabera, metal astun mota ezberdinekin topatzen gara.

Konpostaren munduan aztertzen diren metal astuna ohikoenak ondokoak dira: Kadmioa, Kobrea, Nikela, Beruna, Zinka, Merkurioa eta Kromoa.

Metal astun hauek bi jatorri izan ditzazkete, konpostagailua dagoen lurzoan bertan egon daitezke edo konpostagailura botatzen ditugun hondakin organikoetan eduki dezakete jatorria. Izan ere, egunero kontsumitzen ditugun elikagaietan metal astunen presentzia egon ohi da, haragi, arrain eta landareen organismoen zati baitira metal astunak, eta ez soilik haragi-arrain eta sukaldaturiko hondakinetan! Gizakiok ere baditugu metal astunak gure barrenean, porportzio jakin baten barruan ezinbestekoak gure eguneroko aktibitatea burutzeko, baina badira metal astun batzuk ez dutenak gure organismoak funtzio jakinik eta beraien kontzentrazio altuak toxikoak izan daitezke, talde hauen barruan dago adibidez orain arte etxeko termometroetan edo piletan erabiltzen dugun Merkurioa.

Konpostaren metal astunen analisi bat egiterakoan, arestian aipaturiko metal astun bakoitzaren kontzentrazioak neurtzen dira

Adibide moduan, hona hemen FRAISORO-k egiten duen analisien eta analisi bakoitzaren azalpena. http://www.fraisoro.net/FraisoroAtariaDoku/konpostinterpretazioa_v1.pdf

Metal astunen presentziaren arabera, eta beste zenbait parámetro kontutan hartuta: germinazio tasa, bakterio patogenoen presentzia… konpostak balio batzuk lortuko ditu analisietan, balio hauen arabera, konposta A, B edo C kategorian sailkatuko da. A kategorian adibidez, produkzio ekologikoan erabili ahal den konposta da, teorian kalitaterik hoberena.

Hala ere, konposta analizatuko den estatuaren arabera, A, B edo C kategoria lortzeko balioak ezberdinak dira, adibidez, Espainiar estatuan A kategoria lortzeko, konpost lehor kilo batek  ezin du 0,4 mg Merkurio baino gehiago eduki, Grezian aldiz 5 mg Merkuriotara iritsi daiteke. Guzti honekin aipatu nahi dena da, konpostaren kalitate analisien legedia oso lausoa dela, Europa mailan gauza bat esaten da eta Europa barreneko estatuetan bestea, baina agian lege guztiekin ere honela gertatzen da, ezta?

Bitartean jarraitu konpostatzen, eta metal astunetaz kezkatu baino, kezkatu ongi aireztatzeaz.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Asteon zientzia begi-bistan #42 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera - […] Jon Ander Galarragak konpostajearen sekretuak argitzen dizkigu Konpostazank! blogean, hauxe baitu ikerlerro. Asteon konpostaren kalitateari egin dio so.  Araudiaren…
  2. Albiste bilduma, urt. 12 – ots. 01 | Zero Zabor - […] Konpostatzea “Metal astunak konpostean” (Jon Ander Galarraga, […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA