Jon Ander Galarraga Zubeldia
Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
- Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
- Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
- Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
- Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
Artxiboak
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
Esaldi konpostagarriak (bi)
Atalak: auzokonposta, esaldi konpostagarriak
Blog honen helburuetako bat, konpostajearen inguruan biltzen den eguneroko jakintza beste konpstatzaileentzat baliagarri bihurtzea da, honela, elkar elikatuz, benetako konpostatzearen gida praktiko bat sortzeko.
Esaldi konpstagarrietan, konpostean benetako maisuak diren eguneroko erabiltzaileen esperientziaz ekartzen ditugu. Gaurkoan, Tolosaldeako herri bateko auzokonpostean gertatu zena dakart eta nik uste, oso baliagarri izango dela beste auzokonpostetan.
Herri honetako erdigunean, biohondakinak kudeatzeko txabola erako konpostagailu bat ipini zen, lau gunekoa. Adituen jarraipenei kasu eginez, lur eremu baten gainean ipini zen eta hasiera batetik, hezetasun handi eta usain txarrekin arazoak izan zituen. Esan behar da ere, bolumen handiko konpostagailua zela eta honek ere laguntzen zuela arazo hauen handitzean. Zenbat eta bolumen gehiago, arazo arrisku gehiago.
http://ekologistakmartxan-nafarroa.blogspot.com.es/
Txabola moduko konpostagailu hauek, aireztatzaile profesionalen beharra dute, bolumen handia baita, eta berau kudeatzen zuen udal langilearentzat arazo handia bihurtu zen. Oso heze zegoen eta manipulatzeko benetan zaila zen, zer esanik ez, bertatik ateratzen zen konposta, gero lehortzen utzi behar izaten zuela. Udal langile hau konturatua zen konpostagailuaren azpitik kolore marroiko ur ugari irteten zela (lixibiatuak) eta berebiziko usain txarra ematen ziotela guneari. Eta honek eman zion arazoa konpostzeko pista.
Egun batez, konpostagailu azpiko lur buztintsua kendu eta tamaina ezberdineko harri txintxarrekin bete zuen eta hementxe amaitu ziren usain eta hezetasun arazoak. Konpostagailu handi hark, azpian lur buztintsua zuenez, hezetasunez beterik geratu zen eta ez zuen ongi drainatzen, hezetasun guztia konpostagailu barruan geratuz eta zati bat lixibiatu moduan isuriz.
Aditu asko daude konpostaje munduan, baina oso gutxi dira egunero konpostean barrena muturra sartuta dabiltzanak eta are eta gutxiago, horren bolumen handiko konpostagailuak ematen zituen arazoak handiei konponbidea ematen dietenak.
Aupa zuek eta zorionak maisu!!!