Oxigenorik gabeko konpostajea
Konpostajean teknikari garenok behin eta berriz esaten diegu erabiltzaileei konpostagailua aireztatu egin behar dela, batez ere usainak ekideteko. Baina bada konpostaje sistema bat, non ez duena oxigenorik behar eta bide batez ez dena aireztatu behar, Konpostatzeko modu honi metanizazio deritzo eta nahiz eta gure etxeetan ezinezkoa dugun burutu, merezi du kuriositate moduan tartetxo bat eskeintzea.
Guzti hau azaltzeko ordea, kimika apur bat jakin behar da eta hona hemen, “etxean barrena ibiltzeko” oinarrizko kimika apur bat.
Gure konpostagailuan materia organikoa oxigenoarekin konbinatzen da (horregatik aireztatu behar da) eta produktu bezala, energía, CO2 eta ura sortzen da… eta ez inongo gas toxikorik. Energia hau, konpostagailuko xomorro txiki eta haundiek erabiltzen dute bizitzeko eta ugaltzeko, eta CO2 eta ura, atmosferara doaz lurrun eta gas moduan. Gutxi gora behera geuk egiten dugun modura, guk ere biriketatik oxigenoa arnastu eta CO2 eta ura botatzen dugu. Itxura batez, konpostatzeko oxigenoa ezinbestekoa dirudien arren, oxigenorik ezezan ere prozesu hau posible da, izan ere, gure ingurunean badaude bakteria batzuk, non oxigenorik gabe ere materia organiko hori “erretzeko” gai diren. Ondorioz ordea, CO2 eta ura sortu ordez, metanoa sortzen dute gas moduan eta metanoak ez du usain oso ederra.
Gauza da, gure atmosferaren %21 inguru, oxigenoz josia dagoela eta konpostagailuan nahi eta ez beti egoten dela oxigenoa eta gehienbat berarekin burutzen da konpostajea, nahiz eta tartean oxigenorik sartzen ez den zokoak egon (poltsa anaerobikoak) eta metanoa sortzen den, bere usain txarrarekin lagundurik. Aireztatzean, oxigenoa konpostagailuaren zoko guztietara sartzea bermatzen dugu eta usain txarrak ekidin.
Nola egin beraz oxigenorik gabeko konpostajea? Horretarako oxigeno gabeko ganabara bat behar dugu eta bertan sartu materia orgánikoa, hemen oxigenoa atsegin ez zaien bakteriak oso erraz ugaktzen dira eta metano ugari sortzen dute. Eta zertarako? Metano hau erregai moduan erabili daiteke, biogasa deritzo.
Agian etorkizun batean, etxe bakoitzean biogas gune bat edukiko dugu etxeko garajean eta bertara botako dugu sortzen dugun materia organikoa eta sortzen dugun metanoarekin berogailua piztu ahal dugu eta guztia aireztatu beharrik gabe!
Bitartean, jarraitu konpostagailua erabiltzen, inongo makroazpiegiturarik gabeko biohondakinen tratamentu merke eta egokia baita.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks