Konpostazank!
Hasiera » aireztapena » Konpostajea eta paradisua
Mar27 0

Konpostajea eta paradisua

Atalak: aireztapena, xomorroak

Imagina ezazue paradisua… ziur belardi zabal eta berde bat imaginatu dezutela, tarteka zuhaitz bat edo besterekin apaindua. Zeinen araroa, justu orain 4 milioi urte gure arbasoa zen Austrolopithecus afarensis-a bizi izan zen sabanaren berdina deskribatu duzue. Tximu bat izango baginake, zuhaitzez jositako ohian bat deskribatuko genukeen eta sugandila bat baginake, harriz, zuloz eta intsektuz jositako paradisu batean pentsatuko genuke.

Gure konpostagailuan dabiltzan xomorro bati edo besteari galdera berdina egin ahal bagenio, erantzun mota ezberdinak jasoko genituzke. Adibidez, fruta-euliarentzako, barazki-fruta fresko eta erdi deskonposatua dagoen leku bat du paradisua, zizare batek ordea, eremu ilun eta loitsu bat deskribatuko digu. Euli arruntrik galdetu ezkero, haragi eta arrain freskoa dagoen konpostagaiku eder bat esango liguke.

Paradisua bata edo bestea izan, hau topatzeko zortea duten bizidun guztiek gauza bera egingo dute bertan, ongi elikatu eta batez ere, neurrigabe ugaldu. Gure konpostagailuko barne nahastea ez bada ongi aireztatzen eta leku konkretuetan, biohondakinak kontzentratzen badira, hainbat xomorroen paradisuak sortzen dira eta xomorro hauen gehiegizko ugalketa ekarri.

Gure konpostagailuan paradisua topatu duena soldadu eulia bada, ez dio ardura handiegirik, ez baita gogaingarria eta egia esan, erabiltzaileei buruhauste gutxi ematen dizkie. Baina gure konpostagailua paradisutzat duena, euli arrunta bada adibidez, arazoak sortzen dira.

Euli arruntaren beldarrez betetako konpostagailua

Euli arruntaren beldarrez betetako konpostagailua

Ez da batere erosoa konpostagailua ireki eta milioika eulitzarren “bzzzz!” zarata entzutea eta konpostagailua aireztatzean, beste milioika euli-beldar goseti mugitzen ikustea, Gaizka Izagirreri galdetu beharko diogu ea bildurrezko film bat egin ahal den beldar hauekin.

Horregatik, erabat ekidin behar dugu gure konpostagailuan biohondakinak puntu ezberdinetan kontzentratzea eta gure konpostagailua zenbait xomorroren paradisu bihurtzea, horregatik da ezinbestekoa aireztatzea eta barne nahastea homogeneoki banatzea, batez ere sasoi honetan, euliak ugaltzen hasten direnen garaiean.

Biohondakinak konpostagailuan homogeneoki banatzean, ez da fruta hutsez betetako txoko txikirik sortzen, fruta euliarentzat paradisua izango dena eta etengabe ugaltzen lagunduko diona. Ezta ere euli arruntarentzat paradisua izango den haragi eta arrainen kontzentrazio handiko eta hezetasun ugariko eremurik.

Konpostagailu bat edo beste ikusi ditut sekula aireztatu bagekoak eta haragi-arrain eta sukaldatutako hondakin porportzio handikoak, dituzten biohondakinengatik eta egituratzailea ez erabiltzeagatik hezetasun handia kontzentratzen zaiena eta euli arruntarentzako paradisu direnak, hauen plaga handi bat sortuz konpostagailu inguruan.

Beti bezala, erabili aireztagailua, aireztatzeaz gain, arazo asko ekiditen baititu. Eta gaur egun, konpostajean “aditu” asko dagoen honetan, hauek erraz identifikatzeko modu bat asmatu berri dut.

Konpostajean aditua dela dioen orori ondokoa galdetu: Egunean zenbat konpostagailu aireztatzen dituzu? Erantzuna “zero” bada, ez da aditua.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Albiste bilduma, martxoak 23 – 29 | Zero Zabor - […] “Konpostajea eta paradisua” (Jon Ander Galarraga, […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA