Konpostazank!
Hasiera » egituratzailea » Konpostajearen etorkizuneko erronkak. (BAT)
Api13 0

Konpostajearen etorkizuneko erronkak. (BAT)

Atalak: egituratzailea, hobekuntzak, iritzia, orokorra

Orain urte gutxi da konpostajearen benetako apustua egin zena Tolosaldean. Konpostajea, eko-berde-alternatiboen noizbehinkako zaletasun bat izatetik, etxeko biohondakinen benetako kudeaketa modu bat bihurtu zen. Konpostagailu baten jabea jada ez da etxeko baratzan lau porru ekologiko dituen gizaseme/alaba, bere biohondakinen autokudeatzaile bat  baizik.Ikusi da konpostajeak funtzionatzen duela biohondainen kudeaketa merke eta efiziente bezala, lehen edukiontzi berdera eta ostean zabortegira zihoazten tonaka biohondakin, gure konpostagailuetan ari dira konpostatzen, inongo elektrizitate edo bestelako azpiegiturarik gabe.

Baina hau ez da nahi dugun konpostajea, pauso bat gehiago eman beharra dago, erabiltzaileei konpostatzea erraztuz eta arlo ezberdinetara zabalduz. Urrengo artikuluetan, etorkizunari begira konpostajeak egin beharko lituzkeen hobekuntzak proposatuko ditut, neure experientzia eta iritzi xumetik habiatuta beti ere. Iritzi guztiz kritikagarriak eta ideia berriei guztiz irekiak, hemen inor ez gara “adituak”. Izan ere gaur egun konpostajeaz ikasi duguna izeberg-aren punta da, asko dago oraindik ikasteko: konpostagailuen hobekuntzak, metodologia efizienteago eta malguagoa, behar ezberdinetarako konpostatze sistemak, egituratzaile mota ezberdinen sorrera, konpostaren kalitate eta erabilera berriak…

Artikulu sail hauei hasiera emateko, etorkizuneko egituratzaileaz pare bat iritzi.

IMG_20150331_101657

Inausketa birrindua

Egituratzailea ezinbestekoa da konpostatze mota guztietan, hezetasuna erregulatuz gainera, usain txarrak ekidin eta aireztapenean funtzio garrantzitsuak betetzen ditu.

Konpostatzeko ez du edozelako egituratzailea erabili behar eta gutxiago “hor topatu ahal den zerbait lehorra”, aurrera begira eta konpostajeaz apustu egin nahi bada, egituratzailea eraiki egin behar da. Hare gehiago, konpostaze mota ezberdinerako (auzokoa, banakakoa, sortzaile bereziak…) egituratzaile mota bat beharko litzateke, sortzen den biohondakin motaren arabera egokituko dena eta agian, konpostatze fase bakoitzerako zehaztua.

Egituratzaile hau birrindutako inausketa izan daiteke, hezetasun konkretu eta neurri zehatz batekin, ez edozelako inausketa birrinduarekin, sarritan lurrez josia egoten dena edo berebiziko adartzarrak dituena tartean. Kalitatezko egituratzaile bat urte guztian edukitzea ezinbestekoa da erabiltzaileentzat, gainera, eskura egon beharko luke, herri bakoitzak bere biltegitxoa edukiz.

Hemen, sail honetako hamaiketako edo “aperitiboa”, laster bazkari, merienda eta afariak.

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Konpostajearen etorkizuneko erronkak (BI) | Konpostazank - […] astean, “konpostajearen etorkizuneko erronkak” deritzon atikulu sail bat hasi genuen. Aste hontan, sail honen bigarren atala […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA