Konpostazank!
Hasiera » auzokonposta » Konpostajearen etorkizuneko erronkak (BI)
Api23 0

Konpostajearen etorkizuneko erronkak (BI)

Atalak: auzokonposta, hobekuntzak, iritzia, konpostagailuak, orokorra

Aurreko astean, “konpostajearen etorkizuneko erronkak” deritzon atikulu sail bat hasi genuen. Aste hontan, sail honen bigarren atala dugu.

Lehen artikulua egituratzaileari eskeini genion, bigarrengoa erabiltzaileei.

Izan ere erabiltzaileak dira konpostajearen oinarrian dauden aktore-aktoresak. Etorkizunean konpostajearekin apustu egiten jarraitu nahi badugu, erabiltzaileei konpostaje prozesua guztiz erraztu behar zaie, honek, konpostagailuen erabilera handitu eta kudeaketa-sistemaren egonkortasuna bermatzen baitu.

Erabiltzaileengana iritsi behar den lehen mezua, konpostagailuak mantenu bat eskatzen duenarena da, hau ez da biohondakinak botatzeko kaxa bat, konpostagailuak lan bat eskatzen du, lan konstante bat. Lan hau aurrera eramateko ordea ezinbestekoa da erabiltzailearen esku kalitate honeko materialak ipintzea, kasu honetan, konpostagailu sendoak, aireztagailu on bat eta nola ez, sagutxoak ekiditeko sarea.

Horto 300. Gaur egun Tolosaldean erabiltzen den konpostagailua

Horto 300. Gaur egun Tolosaldean erabiltzen den konpostagailua

Baina material hauekin batera, egituratzaile on eta egoki bat eskura eta gertu egotea ezinbestekoa da, egituratzailearen bila 5 kilometrotara joan behar bada, erabiltzaileek ez dute erabiliko, konpostagailuan arazoak sortzen hasiko dira eta erabilpena zerora jeitsiko da.

Aipaturiko guzti hauek oinarrizko neurriak dira, baina konpostajearen aldeko benetako apustua egin nahi bada, ezin gara oinarri soil batean geratu. Konpostatzearen metodologia egoki bat garatu behar da, geurea dena, izan ere, munduko beste inon ez baitago geurean egiten ari den apustua. Beste herrialdeetan berebiziko mirariak egiten dira konpostagailuekin: egituratzaile gabe, aireztapenik gabe… gurean aireztapena egin behar da, egituratzailea erabili behar da, zergatik? Gurean dena konpostatzen delako, konpostatzea biohondakinen kudeaketa metodo global bat delako, ez baratza txiki bat eta organikoa astean behin ateratzen duten erabiltzaileen aisialdirako modu bat.

Baina metodologia on bat garatzeko adituak behar dira eta adituen artean sinergiak bultzatu behar dira. Eta ez joan aditu bila blogak idazten dituzten edo oholtzatik, power point batez, berebiziko hitzaldiak eta ikastaroak ematen dituzten jendearengana. Adituak erabiltzaileak dira, adituak udaletxeetan auzokonpostak egunero aireztatzen dituzten udal-langile eta teknikariak dira, adituak bere jatetxeko biohondakinen 100%a konpostatzen duten sukaldariak dira. Bakoitza ezberdina, baina emaitza beraren bila. Noizko konpostajearen adituen kongresu bat?

Konpostaje prozesua erraztu, errazteko metodologia bat garatu, metodologia lortzeko adiatuak elkartu. Hortxe etorkizuneko biohondakinen kudeaketaren katea.

Modu honetara lortuko dugu edozelako izaera duen bihondakinak modu azkar, merke eta eroso batean kudeatzea.

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Albiste bilduma, apirilak 20 – 26 | Zero Zabor - […] “Konpostajearen etorkizuneko erronkak (BI)” (Jon Ander Galarraga, […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA