Konpostazank!
Hasiera » hobekuntzak » Konpostajearen etorkizuneko erronkak (HIRU)
Api30 0

Konpostajearen etorkizuneko erronkak (HIRU)

Atalak: hobekuntzak, iritzia, orokorra, xomorroak

Artikulu bat izan behar zuen honek, jada hirugarrena eman du. Lehenengoan egituratzaileaz hitzegin genuen, bigarrenean erabiltzaileetaz eta orain hirugarren honetan, konpostatzearen metodologiaz arituko gara.

Konpostatze mota guztiak behar du mantentze-metodo bat: gehitu behar zaion egituratzaile kopurua, konpostagailuaren kokapena, arazoen aurreko erantzunak. Gaur egun ditugun gidak ordea ez daude konpostajean egun egiten ari den apustuari aurre egiteko mailan, orain arteko konpostatzea ez baita benetako biohondakinen autokudeaketa bat bezala planteatu, materia organikoa kudeatzeko modu arin bat bezala hartu da. Zitriko, haragi-arrain, sukaldatutako biohondakinik gabe, aireztapenari garrantzirik eman gabe eta konpostaren faunarik kasurik egin gabe. Apur bat, gaur egun energia berriztagarriekin egiten ari den antzera, petroleoaren zurrunbilo beltzaren atzetik eta aurpegi beltzak berdetzeko balio duen energia mota.

Konposta ongi funtziona dezan, biohondakinen %100a konpostatzea beharrezkoa da, bestela zertarako konpostatu? Gainera, konpostagailu barruan biohondakinek ahal den denbora gutxien egon behar dute aktibatu gabe, horregatik, deskonposizio tasa altuko konpostaje bat burutu behar da. sartzen den biohondakina urrengo egunerako deskonposizio fasean egon behar du eta ahal duen azkarren konposta bihurtu. Modu azkar honetan konpostatzean, espazio txikian biohondakin bolumen handiak konpostatu ahal ditugu.

Tenperatura, metodologiaren oinarrietako bat.

Tenperatura, metodologiaren oinarrietako bat.

Azken kontzeptu hau oso garrantzitsua da, izan ere, konpostagailuak behin aktibatzen direnean eta beharrezko tenperaturak hartu, prozesuan arazoak izateko aukera jeisten da eta erabiltzaileak konpostatzearekiko duen jarrera askoz ere hobeagoa da.

Eta nola igo dezakegu gure konpostagailuen deskonposizio tasa? Konpostaren azeleratzaileak badaude gaur egun merkatuan, bolumen handiko eta espazio gutxiko konpostatze motatan, adibidez jatetxeetan, azeleratzaileen erabilera egoki batek eta aireztapen erregular batek gauzak asko erraztuko lituzke eta hasieran ezinezko konpostajea zena, errealitate bihurtu.

Bestetik badago alternatiba “naturalago” bat. Soldadu-eulia izena du eta oso erraza eta merkea da etxean edo haztegietan hazi ahal ditugunak eta konpostagailuetan inokulatu, prozesua azkartu dezaten.

Oraindik asko dugu ikasteko, baina azken bi urte hauetan asko ikasi dugu, eredu gara. Beste lekuetan aholkuak emateko gai gara. Eta hoberena, inbertsio gutxireki eta metologia garatu batekin, posible dela.

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Albiste bilduma, maiatzak 04 – 10 | Zero Zabor - […] “Konpostajearen etorkizuneko erronkak (HIRU)” (Jon Ander Galarraga, […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA