Konpostazank!
Hasiera » iritzia » Konpostajearen etorkizuneko erronkak (AZKENA)
Mai13 0

Konpostajearen etorkizuneko erronkak (AZKENA)

Atalak: iritzia, konpostagailuak, orokorra

Trilogia izan behar zuena kuatrilogia bihurtu da, baina hau esan gabe ezin geratu. Laugarren eta azken atal hau, konpostatze teknikariei buruzkoa da.

Lehenik eta behin esan, konpstaje teknikariak gutxi garela, eta garenok ezin dugu frogatu akademikoki garenik. Konpostaje teknikariak, direnaren eta ez direnaren gris horretan gabiltza… bueltaka. Ea nohizbait konpostajea serioago hartzen den eta konpostaren kudeatzaile titulu akademikoa sortzen duten.

Konpostaje teknikariak baldintza bat bete behar du, gutxienez urte betez aireztagailua eskuan eta burua konpostagailuan sartuta egon behar duela. Baina ez da soilik begiratu, usaitu eta aireztatzea, ondorioak ateratzen jakin egin behar da. Oso polita da usain txarra duen konpostagailu bat aireztatzea eta konpostatze teknikaria zarela esatea. Oso erraza da power point baten babesean, “master composter” bat zarela erakustea. Oso “cool” da ere konpostajeari buruzko blog bat egitea.

www.seattletilth.org

Zailena konpostaje prozesua erabiltzaileari bideragarri egitea da, bistaz eta barne nahastea ikusirik konpostagailu baten erabilpen maila jakitea, jatetxe batean konpostaje bidezko organikoaren kudeaketa gauzatzea, sagu bat konpostagailura nolaz sartu den ikusi eta berriro sar ez dadin konpostagailuari hobekuntzak egitea.

Ezin da konpostajea edozein “adituri” utzi, konpostagailua traidorea baita. Fruta eta berdura apur batzuk boluntarioki botata dauden konpostagailuen teknikari izatea, sagardotegia txotx egitea bezala da, erraza! Baina lepo eta usain txarrarekin dagoen konpostagailu bat aireztatzea eta ostean usain txarrik botako ez duela bermatzea, hori Txindoki puntara hanka baten gainean igotzea bezala da… gogorra.

Konpostagailuak “adituen” eskuan uzten badira, konpostajeak fama txara izaten jarraituko du, ez baitira ongi kudeatuak egongo eta beti izango dute, usain txarra edo fruta euli hodeiak. Konpostagailua amorante zaila da, mantenu minimoa ez bazaio bermatzen, akabo. Horregatik behar dute mantenu erregularra eta benetan prozesua ulertzen duen baten esku egotea, ez dela izan, beste lan baten gehigarri edo kudeatuko ez duen erabiltzaile baten ardura.

Hau ez da prozesu natural xalo eta polit bat, hau konpostajea da! Abentura xalo eta politak xixareen munduan egiten dira, etxeko balkoian, lau laranja azal eta zotz batzuekin.

 

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Jon Ander Galarraga Zubeldia

Biologoa titulazioz, ikertzailea bokazioz eta konpostaje teknikaria ofizioz. Konpostajea bizidunen zientzia bat delako, ikertu eta hobetu dezagun. Konpostaje prozesu efiziente batek, hondakin organikoen kudeaketa merke eta egoki batera eraman gaitzakeelako… konpostazank!!!

Azken bidalketak

  • Konposta ARAZO bihurtu zeneko hura.
  • 60,1,1
  • Sortzaile bereziak
  • Doktore tesiak konpostajea babesten
  • IRITZIA: Konpostaje adituak

Iruzkin berriak

  • luis Mari Olaizola(e)k Jon Ander Galarragaren bloga bidalketan
  • Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua! | Uliako Lore-Baratzak(e)k Tenperatura bidalketan
  • Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31 | Zero Zabor(e)k Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan. bidalketan
  • Jon Ander Galarraga(e)k Konpostazank!!!! bidalketan
  • Karlos(e)k Konpostazank!!!! bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza

Kategoriak

  • aireztapena
  • auzokonposta
  • bideoak
  • egituratzailea
  • Ekosistema
  • esaldi konpostagarriak
  • hiztegia
  • hobekuntzak
  • iritzia
  • kimika
  • konpostagailuak
  • Konpostatze berezia
  • Legedia
  • metal astunak
  • orokorra
  • Sailkatu gabea
  • tenperatura
  • Vermicompost
  • xomorroak
  • Zizarea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA