Pixa, ximaurra eta konpostajea
Aspaldian lozorroan egon ostean berriro gatoz indar apur batzuk hartuta. Eta berriro trilogia bat ekarriko dugu gurera. Trilogia honetan, pixa, ximaurra eta konpostajeaz arituko gara. Nola, konpostajearen bidez, gure animalien gorotz hondakinak kudeatzea posible den eta berau gauzatu den lekuetan nola egin duten azalduz.
Izan ere, benetako tripako mina egiten dit gure zelai berdeak nola marroitzen diren ikusteak. Ehunka aldiz ikusi dut, zelai berde baten alboan kamioi bat nola kokatzen den eta bapatean, berebiziko animali gorotz-pixa nahaste iguingarri bat botatzen hasten den, zelai guztia marrroituz eta inguruko erakarpen turistiko-paisajistikoa pikutara bidaliz.
Praktika hau oso ohikoa da gurean, izan ere, animali pixa eta gorotza soberan dauzkagu, hauek ongarri omen dira eta zelaiak ongarritzeko erabiltzen ditugu.
Froga pare bat egingo nituzke, ea kamioien zisternetatik ateratzen den ur-miragarri honek, benetan ongarritzen duen edo honen beharrik ba ote duten gure zelaiek.
Frogatuko nuke ere, ongarritze sistema honen ostean, lurpeko erreken uren kalitatea eta inguruko jendearen osasunean duen eragina.
Asko esango dute ea nola kudeatu bestela horrenbeste biohondakin. Biohondakinak kudeatzeko metodo asko daude, hoien artean konpostajea. Esperientzi ugari daude, konpostaje bidez behi, oilo eta txerri gorotz eta pixak modu efizientean kudeatu direnak eta funtzionatu dutenak. Hilera bidezko konpostajea da, materia egituratzailearekin ongi nahastua eta lixibiatuak ez galtzeko sistemak dituena, erraza da.
Ea noizbait, zisterna erraldoi hauek, gure zelaietara joan ordez, gure konpostatze guneetara iristen diren.
Kaixo Jon Ander:
Joseba Unzalu naiz, Gasteizkoa.
Gogoz jarraitzen dut blogean idazten duzuna. Interesgarria, zehatza eta didaktikoa. Errefentzia izan zara niretzat.
Guztiz bat zurekin, simaurraren tratamenduari dagokionez.
Izan ere, gaur egungo joera okerra inposatu da: animalien gorotzak urarekin nahastea.
Gorotzak era lehorrean tratatuz gero, deskonposaketaren bide aerobioa jarraitzen dute eta ongarri aparta bihur daitezke. Behin urarekin nahastuz gero, kirats nazkagarria duen salda ustelduaren bide anaerobioa, darrai. Hau da, kilo bat simaur era solidoan kudeatuz gero (lastoarekin, belarrarekin garoarekin nahastuta eta baita arroka-hautsez -Hegoa Amerikako toki askotan legez) ongarri aparta litzateke. Aldiz, urarekin nahastuz gero, kilo bateko ongarri potentziala, 10 kg-tako ingurumen-arazo bihurtzen da.
Ikuiluetako lurra parrila-ren eredua jarraituz jartzen hasi direnetik arazoaren dimentsioa ezin larriagoa bihurtu da. Animalein ohea egiteko lastoa, belarra, garoa eta arroka-hautsa erabili ordez, “mangerazoa” inposatu da..
Animalien hondakinei buruz dioguna, guretzat era aplikatzea ondo legoke: komun lehorren esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dut, eta hori litzateke gure komuneko hondakinak tratatzeko era jatorra. Baina uste dut hori lortzeko urrutiago gaudela, izan ere “kakafobia” izugarria dago gizartean.
Gure Ikastolan eskola-baratza abian jarri dugunez, materiala sortzen hasi gara eta, nahi izanez gero, zurekin partekatu nahi nuke. Hona hemen nire e-posta: huntzaurre@gmail.com
Ondo bizi!!
Joseba.
Kaixo Jon Ander:
Gogoz jarraitzen dut blogean idazten duzuna. Interesgarria, zehatza eta didaktikoa. Errefentzia izan zara niretzat.
Guztiz bat zurekin, simaurraren tratamenduari dagokionez.
Izan ere, gaur egungo joera okerra inposatu da: animalien gorotzak urarekin nahastea.
Gorotzak era lehorrean tratatuz gero, deskonposaketaren bide aerobioa jarraitzen dute eta ongarri aparta bihur daitezke. Behin urarekin nahastuz gero, kirats nazkagarria duen salda ustelduaren bide anaerobioa darrai. Hau da, kilo bat simaur era solidoan kudeatuz gero (lastoarekin, belarrarekin garoarekin nahastuta eta baita arroka-hautsez -Hegoa Amerikako toki askotan legez) ongarri aparta litzateke. Aldiz, urarekin nahastuz gero, kilo bateko ongarri potentziala, 10 kg-tako ingurumen-arazo bihurtzen da.

Ono bizi!!
Joseba.