Konpostazank!!!!
Blog xume honek bere adartxo txikiak atera ditu lurpetik, blog handiez jositako baso erraldoi honetan lekutxo bat egin nahiean. Blog hau, behar batetik sortua izan da. Konpostajea erabat gurean sartua dagoen garai honetan, eta konpostajea alternatiba egoki bat dela ohartu garen sasoietan, konpostajeaz ez dakigula deus ere ohartu gara.
Beste herrialdetako konpostaje metodo punteroenek, gure euskal kultura makro-gastronomiko honetan ez dutela guztiz balio ikusi dugu. Harriturik, etxean sofan gelditu ordez, kalera atera eta infomazioa biltzen hasi gara. Bada garaia euskal konpostaje metodo bat sortzeko, Basque Composting Research!!! Mundu mailan konpostatzeko modu ugari eta egoki dauden arren, euskaldun xume batek, munduko beste edozein herritarrek baino sei aldiz gehiago jaten duelakoan nago eta ondorioz hondakin organiko sorrera ere gehixeago da. Ez gara ez gu, sandwich, pomelo zuku eta txokolatinaz asetzen, ez horixe!
Konpostaje teknikari batek idatziko du blog xume hau. Azken bi urteak, Tolosaldean eta beste lekuetan barrena konpostagailuak muntatu, errebisatu, arazoak konpondu eta ikastaroak ematen dabilen biologo xume batek, besterik ez. Eta hementxe ipiniko dut ikasitako guztia. Hemen idatzitakoaren oinarri ez dago liburu garesti eta potolo horietan: esperientzietan, elkarrizketetan eta esperimentazioetan baizik. Azken finean, egunero konpostagailu batera doan pertsona batek, edozein liburuk baino gehiago esaten baitigu.
Konpostajeari buruzko artikuluak izango dira: gomendioak, materialak, xomorroak… baina baita ere bisita askoren artean, topatu ditudan arazo eta jendearen esaldiak.
Guzti honekin, euskal konpostajearen erreferentzia puntu bat sortu nahi da, konpostajea bizidunen zientzia bat delako eta bizidunek ez dutela On eta OFF botoirik.
Mila esker lurpetik ateratzen lagundu didazuenei, ea blogen baso erraldoi honetan blog xume honek baduen txokorik.
9 Iruzkin
Trackbacks/Pingbacks
- Jon Ander Galarragak ‘Konpostazak!’ bloga abiatu du | Zero Zabor - […] Ander Galarragak Konpostazak! bloga abiatu du ARGIAren webgunean. Lehen kronikan agintzen duenez, bereak “konpostajeari buruzko artikuluak izango dira: gomendioak,…
Hona hemen sarritan blogera sartuko den irakurle bat!
Kaixo
Zalantza bat sortu zait.
Etxeko belardietan sortzen den goroldioa konpostatzen ahal da?
Mile esker
Gorlodio, materia organikoa da. Konpostagarria .
Egia esan inoiz ez dut ikusi konpostagailu baten barruan, baina printzipioz konpostatu daiteke.
Zihur beste material begetal lehorren moduan, denbora gehiago beharko duela.
Beste bat: haize egunetan konpostatze-prozesuko berotze-fasea geldotu egiten da.
Interesgarria. Hona hipotesia.
Konpostagailu barruko nahasketak, beroa botatzen du, honek, bere inguruan aire beroa metatzen du.
Egun haizetsuetan, airea konpostagailuko zirrikituetatik barrena normalean baino azkarrrago doa, barneko nahasketaren inguruko aire beroa paretik kenduz eta konpostagailuko tenperatura jeitsiz. Atea ireki eta aire korronte batek guri eragiten digun modu berean, hoztu egiten du.
Goroldio inoiz ikusi ez baduzu hurrengoa bai arraroa. Galdtu didate laku txiki artifizialetan eta ura geldirik geratzen denean, gainetik ateratzen diren alga berde pila hoiek ea konpostadorera botatzen ahal diren. Baietz bezala ezan nion baina segurtasun handirik gabe.
Aupa Karlos!
Hau gero eta konplexuagoa da. Egia esan, sekula ez dut horrelakorik ikusi. Jakinda algak ere landareak direla, konpostagailu batean, belar berdea botatzea bezala izango delakoan nago. Asko ere hezeagoa, baina…
Hori bai. Argi, material berde hauekin, bere nitrogeno kopuru oso altua da, mikorroganismoen hazkuntza handia dakar eta honek, tenperatura igoera handia ekartzen du eta aireztatzen ez bada, konpostagailu barreneko oxigenoa kontsumitzeaz gainera, erabat lehor dezake denbora gutxian.
Eta segi experimentatzen!!!!
Arazorenbat ikusten diozu, konposta zuzen botatzea, hau da, galbahetik pasatu gabe eta dituen intxaur azalak, maskorrek edo egur puskekin? Noski baratzean!
Konposta erabiltzen duten jendearen esanetan, udaberrian botatzen dute baratzera eta errotabatorearekin dena txikitzen dute (muskuilu azala, hezurrak, landare zati gogorrak…) eta ez dute arazorik izaten.
Lorontzietan erabili izateko, itxura aldetik hobea da galbaetik pasatzea, inori ez zaio atsegin mejiloi azalak lorontzian.