Konpostajea nekazaritzaren erreskatean
Ehunka aldiz aipatu dut konpostajeak duen balio didaktiko eta soziala, gaurkoan ordea, konpostajeak edo organikoaren autokudeaketak sortzen dituen lan aukerez arituko naiz, benetako esperientzia bat ekarriz gurera, Buadella herriarena (Katalunia). Buadella, Gironako probintzian kokatzen da eta 200 biztanle inguru dituen herria da. Beste herri askotan bezala, edukiontzien bidezko bilketa sistemak (organikoaren bilketa gabe) %20eko bilketa-tasa zuen, oso baxua. Gainera, sortzen zen errefusa...
Read MoreKonpostajearen etorkizuneko erronkak (AZKENA)
Trilogia izan behar zuena kuatrilogia bihurtu da, baina hau esan gabe ezin geratu. Laugarren eta azken atal hau, konpostatze teknikariei buruzkoa da. Lehenik eta behin esan, konpstaje teknikariak gutxi garela, eta garenok ezin dugu frogatu akademikoki garenik. Konpostaje teknikariak, direnaren eta ez direnaren gris horretan gabiltza… bueltaka. Ea nohizbait konpostajea serioago hartzen den eta konpostaren kudeatzaile titulu akademikoa sortzen duten. Konpostaje teknikariak baldintza bat...
Read MoreKonpostajearen etorkizuneko erronkak (HIRU)
Artikulu bat izan behar zuen honek, jada hirugarrena eman du. Lehenengoan egituratzaileaz hitzegin genuen, bigarrenean erabiltzaileetaz eta orain hirugarren honetan, konpostatzearen metodologiaz arituko gara. Konpostatze mota guztiak behar du mantentze-metodo bat: gehitu behar zaion egituratzaile kopurua, konpostagailuaren kokapena, arazoen aurreko erantzunak. Gaur egun ditugun gidak ordea ez daude konpostajean egun egiten ari den apustuari aurre egiteko mailan, orain arteko konpostatzea...
Read MoreKonpostajearen etorkizuneko erronkak (BI)
Aurreko astean, “konpostajearen etorkizuneko erronkak” deritzon atikulu sail bat hasi genuen. Aste hontan, sail honen bigarren atala dugu. Lehen artikulua egituratzaileari eskeini genion, bigarrengoa erabiltzaileei. Izan ere erabiltzaileak dira konpostajearen oinarrian dauden aktore-aktoresak. Etorkizunean konpostajearekin apustu egiten jarraitu nahi badugu, erabiltzaileei konpostaje prozesua guztiz erraztu behar zaie, honek, konpostagailuen erabilera handitu eta...
Read MoreKonpostajearen etorkizuneko erronkak. (BAT)
Orain urte gutxi da konpostajearen benetako apustua egin zena Tolosaldean. Konpostajea, eko-berde-alternatiboen noizbehinkako zaletasun bat izatetik, etxeko biohondakinen benetako kudeaketa modu bat bihurtu zen. Konpostagailu baten jabea jada ez da etxeko baratzan lau porru ekologiko dituen gizaseme/alaba, bere biohondakinen autokudeatzaile bat baizik.Ikusi da konpostajeak funtzionatzen duela biohondainen kudeaketa merke eta efiziente bezala, lehen edukiontzi berdera eta ostean zabortegira...
Read MoreMetal astunak konpostean
Konpostaren aurkako aktibista askoren argumetu izan ohi dira metal astunak. izan ere, konpostaren analisiak egitean hauen presentzia agertzen baita eta honek, osasun arazoen gaia pizten du. Gai interesgarri eta polemikoa izanik, eguberrietako deskantsu handiaren ostean, metal astunetaz hitzegiten hasiko dugu 2015a. Orokorrean metal astuna deritze, ingurumen edo osasunaren aldetik kalteren bat sor dezakeen metalei. Ikusten denez, definizio hau nahiko lausoa da eta gaur egun ez dagoen akordio...
Read MoreHildako abereak konpostatzen
Baserri giroan bizi den orok ongi dakien bezala, urteko sasoi konkretuetan hildako animalien hondakin organiko ugari sortzen da. Hondakin hauek, naturalki hildako animali txiki zein handiak izan daitezke edo etxeko kontsumorako akabatu diren animalien zatiak. Esperientziaz badakit, nahiko arrunta dela errefusaren edukiontzian hildako arkumetxo jaio berriak topatzea edo bestelako animali haundi zein txikien erraiekin aurkitzea. Zer esanik ez, guzti honek osasunaren aldetik egin lezakeen...
Read MoreGidaliburuetatik haratago
Konpostajeari buruz mila eta bat informazio dagoela esaten badut, gezurretan ari naiz. Ikerketa gutxi egoteaz gainera, gure Euskal Herri jatun honetarako aplikagarri diren adibideak eskuko atzekin kontatu ahal dira. Gidaliburuak kontsultatzen hasi eta ortzadarrean xaltoka dabiltzen izurde arroxen erreinuko gidaliburekin topatzen naiz. Gida hau idatzi duenak, ez du ez Tolosaldeak konpostajearen alde egin duen apustua bikaina ikusi, ezta jatetxeetako 700 litroko konpostagailuen aireztapenik egin...
Read MoreKARBONO-NITROGENO RATIOA
Gaurkoan kimika apur bat ekarriko dugu erabat konpostajeaz ari den blog honetan. Aditu eta sasiaditu askok erabiltzen duten esamoldea da “karbono-nitrogeno” ratioa eta aste hontan, zer den eta zertarako balio duen aztertuko dugu. Modu errez batean, beti bezala. Karbonoa eta nitrogenoa gure konpostagailuko elementu kimikorik garrantzitsuenetakoak dira, karbonoak energia ematen duten azukreen zati da eta nitrogenoa beharrezkoa da bizidunen ladreilu diren proteinak eraikitzeko. Ez da...
Read MoreTenperatura
Tenperatura, hezetasunarekin eta Phrekin batera, faktore fisiko ezinbestekoa da konpostajean. Prozesua aurrera beharrezko erreakzio kimikoak azkartzeaz gain, patogeno eta haziak ezabatzen baititu. Konpostagailu huts batean, biohondakinak botatzean, inguruan dauden mikroorganismoak biohondakin hauek degradatzen hasten dira erreakzio kimikoen bidez eta erreakzio kimiko hauek dira tenperatura igotzen dutenak. Tenperaturaren arabera, konpostagailuan hiru fase bereizten dira denboran zehar. 1-...
Read More
Iruzkin berriak