Hasiera »
Jon Mintegiagaren bloga - Txabolotik
Jon Mintegiaga Oiarbide
Iraultzaileak esan zuen bezala ez baita berdin pentsatzen jauregi batean edo etxola batean. Perspektiba, ikuspuntua, ezberdina baita Gaztelugatxeko ermitatik edo Lezeko haitzulotik, mendi puntatik edo erreka bazterretik, kaletik edo kartzelatik, norberaren etxeko gelatik edo 4 x 2ko ziegatik, txabolotik.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- PelloZ(e)k Li Bai txaboloan bidalketan
Eskupeko karta
2015-07-20 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Gure herria ezagutzen
2015-07-13 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Espetxeratu berria den euskal presoa, normalean kaletik ezagutzen ez dituen kideekin modulu edo galeria batean lekutzen dutenean, Euskal herriko beste herrialde bateko unibertsitatean matrikulatzen den ikaslearen sentipenek hartzen dute. (gehiago…)
Laranjondoa
2015-07-06 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Bai txiki, bihar duk egun handia, bihar egokitzen duk hilabeteroko enkontru bakarra, ordu t´erdikoa. Polita, intentsoa, aldi berean gogorra egiten zaidak tartea, batez ere “aitatxo etxera etorri” esaten didakenean eta nik, zenbaitetan malkoak irristan, “ezin da txiki, nahi dut baina ezin da” eta hik, lehenagoko bideari beste bidetxior batetik ekiten diok “orduan bisita bihar” eta nik berriz ere kale! “Bihar ezin da txiki, tarteka bakarrik” eta baietz zirudik, kontentu, xalo, erantzuna onartzen dekela saiatu izan haizenaren gogobeteaz, hire kasa errepikatuz “aitatxo bisitan tarteko”. (gehiago…)
Tesia
2015-06-29 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Xabierrek 19 urte daramatza espetxean, beti lehen graduan, oso urrun. Kalean zuen neskalagun berarekin jarraitzen du eta 40 urteak pasata dituztelarik ez dirudi beren harremanetik kimu berririk sortuko denik. Azken urteetan vis a visak burutzeko izan dituzten zailtasunak ez die batere lagundu, epe motzean egoerak ez zuela irtenbiderik izango barneratu ostean, erlojuaren aurkako borrokan umeak ekartzeko hartu zuten erabakiari. Etsiturik, antsietateaz, harremana mantentzen dute. (gehiago…)
Pelikula
2015-06-22 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Aldian aldian nerabe masak jomuga dituzten pelikulak ekoizteko bista izan dute zinema ekoizleek, adin horretako bat bateko esnatze indartsua muturreraino esplotatzeko gaizki eramandako sexualitate adieren bitartez, aski aldrebesak, matxistak. Oinarri-oinarrian gizakia bezain zaharra den jauzi kualitatiboaren xerka dago, bakarkako sexua noizbait konpartitua izango denaren ametsa, festa. Basamortuko zeharraldi malkartsu, luze, pisutsuak, egoera xelebreak, patetikoak erakutsi dizkigu Jaimito, Porkeys edo American Pie bezalako filme zabarretan, dutxako zulo edo sagar tarta itxuran, gutxik pentsatuko zuten familia osatu asmoz zenbait euskal presoren ibilerek fikzioa gainditu dezaketenik, zinez. (gehiago…)
Scotteseko txakurra
2015-06-15 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Txabolotik
2015-06-03 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Ingurune libre batetik -hau erlatiboa izanagatik- supituki, indarrez erauzia izan denak, luzea, oso luzea bihurtu daiteken bizitoki antinaturala goitik behera, amorruz araututako itxitura bat izango dela asimilatzen duenean, zizela hartu eta lehenagotik bertan dauden edo igaro diren kideek harresian egindako pitzaduretan sakontzen saiatzen da, zulatutako txirrikituetatik askatasuna arnastu eta behatzen bat ateratzeko sikiera. (gehiago…)