Josune Azurmendi Telleria
Gizartea eta gizakia. Horren zaila ote da bizitza? Ba ote dakigu bizitzen? Egunerokotasunean ikusten eta ikasten ditudan gaien inguruko hausnarketa zorroztua, gaur egun horrenbeste behar dugun irri egiteko arrazoi batekin. Bizitzeko beste modu bat, irri egiteko beste arrazoi bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- BOST MINUTUKO IKASTAROA! -tu(a)z joan / -tzen joan / Josune Azurmendi / Zugazart, Zaldieroa | Eskolaegunezegun(e)k Ondo nago, lasai! bidalketan
- Rosa Rojo(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
- Josune Azurmendi(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
- Nerea Altolagirre(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
- Taupa-Taupa | Zergatik ez diegu haurrei aserratzen uzten?(e)k Zergatik ez diegu haurrei haserretzen uzten? bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko uztaila
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko abendua
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko apirila
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2019(e)ko abuztua
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko apirila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko iraila
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
Galderetan galduak ote gaude?
Atalak: Gizakia
Pausu bat, bi pausu, hirugarrena hurrena… Bizitako egun bakoitzak gure bidea sortzen du, norberarena soilik dena, norbanakoaren bizitza islatzen duena. Bizitza gertakariz eta bizipenez osatzen bada, bide honetan hainbat oztopo eta laguntzekin topo egiten dugularik, gertatu beharreko hainbat gertakari gertatzen dira, ulertu edo ez, gertatu beharrekoak direnak, gertatzen direnak.
Mundu bat. Pertsona bakoitzak bere nortasuna eraikitzen du, berak ikusitakoaren edo bizitakoaren arabera, beraz, posible da pertsona guztiak ez ulertzea, edo nortasun guztiekin bat ez etortzea. Guk ulertuko ez ditugun bezala, besteek ere ez gaituzte agian ulertuko, arrazoi honengatik, saia gaitezen arraroa egiten zaiguna ez gutxiesten. Arrazoi bat. Gertatzeak edo ez gertatzeak arrazoi bat duelako, bakoitzari aurretik edo ondoren gertatu edo gertatuko zaion hori izan daitekeelarik, ezin ditugu arrazoi guztiak ulertu edo jakin, beraz saia gaitezen besteen jokabideak ez epaitzen. Galdera bat. Uneoro galderak sortzen zaizkigu barrenean, naturalki, baina denaren edota gertakari guztien jabe izan ezin garelaz ohartu behar dugu, galderetan galtzea naturala omen da, baina galdera bat: galderetan galduak ote gaude?
“Ez dut ulertzen”. Gertakari guztiak ulertu beharrekoak ote dira? Uneoro gertatzen den horren jabe izan behar al gara? Guztia jakiteko jaio ote gara? Zergaitik jakin zergaiti guztiak? Zergaitik asmatu besteen biziak? Elkar ulertzeko eginak ote gaude? Zergaitik daude batzuk beste batzuen menpe? Zergaitik da horrelakoa gizakia? Kuriositate hutsak eginiko galderetan galdu ote gara? Galderek galdu gaituzte agian? Horren zaila ote da bizitza? Guk zailtzen dugu akaso? Ba ote dakigu bizitzen? Edo bizitzak gidatzen gaitu?