Bakardadeari.
Bakardadearen sentimendua, gizakia beldurtzen duen pentsamendua, isiltasunaren soinua, larritasunaren doinua. Bakarrik sentizeko beldurra, gogoan dut sentimendu hura, negarra, emozioak askatzeko beharra, beldurraren dardara. Norbere pentsamenduetara bidaia, norbera ezagutzera daramana, gustoko dut hausnarketak eragiten duen egoera lasaia. Iritsi naiz ondorioetara, begiratuz nire begi bustietara, nola sentitu bakarrik talde baten partaide bagara? Sentimendu alrebesak, guk geuk ere ulertzen ez...
Read MoreZakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.
Kaixo, ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri...
Read MorePiztu argiak mesedez!
Sua. Argia. Piztu da noiz itzaliko den ez dakigun argia, kandela baten modukoa da, egun batean piztu zena baina denboraren poderioz urtzen dena, hala ere, argi hau ez da azken eguna iritsi arte itzaltzen, ez du indarrik galtzen. Bakoitzak argi bat omen du bere barnean, bere izatea argitzen duena eta hau egunerokotasunean ikusten ei da; begiraden, ekintzen, irrien, jokabideen… bidez antzematen delarik. Argi honek kandela baten efektua egiten omen du, norbera eta honen bidea argitzeaz gain,...
Read MoreGizatasuna usaindu nahi dut, besterik ez.
Politika isilarazi nahiko nuke, politikoak gezurretan ez ibiltzea, horrenbeste hitz esan gabe egin beharrekoa egitea, ekintzen bidez hitz ustelak isiltzea, herriaren ahotsa kontuan izatea, berdintasunean oinarritzen den gizarte bat eraikitzea, herriarekin eta herriarentzat lan egitea, ekonomia arloari irtenbide bat ematea, ekonomikoki herritar guztientzat onuragarria den plan bat eraikitzea, animalien tratu txarrak kulturatzat ez hartzea, kulturaniztasuna kulturartekotasunean bilakatzea, arraza...
Read MoreItsasoak sortutakoak.
Eguzkiak argitzen du itsasoa, alboan olatuen soinu gozoa, erritmo lausoan dabil egun osoan. Itsasontzi handiak portuari so, laguntza behar dute akaso, beldur dira hondartzako zaborrak noiz egingo dien eraso. Kaioak hegan dabiltza, hau omen da askatasunaren dantza, hegalak behar ditu gizakiak amets hau lortzeko, antza! Pausu guztien euskarri hondarra, oraindik ez dakigu honek duen indarra, irensten baitu itsaso zein gizakiaren negarra.
Read More
Iruzkin berriak