Irrizbizi
Hasiera » Gizakia » Gizatasuna usaindu nahi dut, besterik ez.
Aza06 0

Gizatasuna usaindu nahi dut, besterik ez.

Atalak: Gizakia, Gizartea, Politika

Politika isilarazi nahiko nuke, politikoak gezurretan ez ibiltzea, horrenbeste hitz esan gabe egin beharrekoa egitea, ekintzen bidez hitz ustelak isiltzea, herriaren ahotsa kontuan izatea, berdintasunean oinarritzen den gizarte bat eraikitzea, herriarekin eta herriarentzat lan egitea, ekonomia arloari irtenbide bat ematea, ekonomikoki herritar guztientzat onuragarria den plan bat eraikitzea, animalien tratu txarrak kulturatzat ez hartzea, kulturaniztasuna kulturartekotasunean bilakatzea, arraza orori eskubide berdinak ematea, herriaren agintari beharrean honen gidari direlaz ohartzea, herritarroi dirurik ez lapurtzea, azaleratu beharreko egia ez ezkutatzea, egin behar ez diren lekuan murrizketak ez egitea, euren dirua behar dutenei ematea, herritar guztiei hezkuntza duin bat eskaintzea, hezkuntza laikoaren aldeko apustua egitea, zentzurik gabeko hezkuntza erreformak sortzez uztea, genero indarkerien aurrean tolerantziarik ez izatea, aukera berdintasuna egongo den gizartea bermatzea, klase sozialak desagertzea, osasun publikoa sustatzea, diruak duen boterea ezabatzea, naturaren ahotsa entzutea, hau kontutan hartzea, buruarekin jokatzea, herritarrei ideiak ez inposatzea, hauek ez manipulatzea, libre izaten uztea, kultura guztiak aintzakotzat hartzea, herritar guztiok eskubide berdinak ditugula jabetzea, eskubide hauek ez urratzea, hizkuntza bakoitzari dagokion balioa ematea, guztiak errespetatzea, gizakiak garelaz jabetzea, politikari duena baina balio gehiago ez ematea, politika burua jakintsua izatea, honen aurpegian faltsua ez den irri bat egotea, herritar guztien azalean jartzeko gai izatea, herritarrei irri egiteko arrazoiak ematea, herritar orori irri bat sortzeko gai izatea … gehiegi amesten ari naiz ezta?

Hala dirudi! 

Gizatasuna usaindu nahi dut, besterik ez.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Josune Azurmendi Telleria

Gizartea eta gizakia. Horren zaila ote da bizitza? Ba ote dakigu bizitzen? Egunerokotasunean ikusten eta ikasten ditudan gaien inguruko hausnarketa zorroztua, gaur egun horrenbeste behar dugun irri egiteko arrazoi batekin. Bizitzeko beste modu bat, irri egiteko beste arrazoi bat.

Azken bidalketak

  • Nonbait egongo da norbait.
  • Ez nuen amaiera hori espero: “Te quiero”.
  • Pribatura noa
  • Nahiago dut isilik geratzen bazara.
  • Arrastoa

Iruzkin berriak

  • BOST MINUTUKO IKASTAROA! -tu(a)z joan / -tzen joan / Josune Azurmendi / Zugazart, Zaldieroa | Eskolaegunezegun(e)k Ondo nago, lasai! bidalketan
  • Rosa Rojo(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Josune Azurmendi(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Nerea Altolagirre(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Taupa-Taupa | Zergatik ez diegu haurrei aserratzen uzten?(e)k Zergatik ez diegu haurrei haserretzen uzten? bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko apirila
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko apirila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria

Kategoriak

  • Gizakia
  • Gizartea
  • Hausnartzekoak
  • Hezkuntza
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA