Irrizbizi
Hasiera » Gizartea » Zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.
Aza17 13

Zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.

Atalak: Gizartea

Kaixo, ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri du.

Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea, eta niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez honela galdu dut prestigioa ,eta ziur nago, guztiok errespetatu eta maitatuko bazenidaketen, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela nitaz.

Zure ahotik atera nahi dut,  zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.

Zaren bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut. Niri ahoz-aho ibiltzea gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila naizela esaten duten harren, ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire sustrai luzeen artean, beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk ere maite nazakezula.

Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez, baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.

Aldez aurretiko eskerrak irri batez,

Euskara.

13 Iruzkin

  1. ark | 2014-11-20 at 13:09

    errespetatu eta maitatuko bazenidate???

    Reply
  2. Jox | 2014-11-20 at 13:15

    Ark, maitia, ez al dezu ulertu testuak rebindikatzen duen akatsak egiteko askatasuna?

    Reply
  3. Asier | 2014-11-20 at 16:49

    “Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea, eta niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez honela galdu dut prestigioa”
    Benetan? horrela galdu duzu prestigioa?

    Reply
  4. Josune Azurmendi | 2014-11-20 at 20:03

    Asier, prestigio guztia honela galdu ez duela esango nuke, baina bi arrazoi hauek (besteak-beste) euskara ez erabiltzea ekarri dute, honela hizkuntzak prestigioa galdu duelarik.

    Reply
  5. Josune Azurmendi | 2014-11-20 at 22:13

    Ark, akatsei dutena baina garrantzi gehiago ematen badiezu, ez duzu inor euskaraz egitera bultzatuko. Benetan testu honetako garrantzitsuena hori iruditu zaizula?

    Reply
  6. ark | 2014-11-20 at 23:09

    Nik diodana da gazteleraz, frantsesez edo ingelesez inork ez duela argitaratutako testu batean halako akatsik egitea onar daitekeenik imajinatu ere egiten. Zuzendu eta kitto, ez da hainbesterako ere.

    Reply
  7. ark-entzat | 2014-11-20 at 23:12

    “errespetatu eta maitatuko bazenidate???” ze akats dago ba? ez dot ulertzen zure galdera. berba egiteko modu bat da, ezta? ala esaldian akatsen bat dago?

    Reply
  8. Maje | 2014-11-28 at 11:02

    Nire aldetik, testu hau txalotu nahi nuke. Nire inguruko gazteekin erabiliko dut Josuneren baimenaz.

    Reply
  9. Josune Azurmendi | 2014-11-28 at 21:29

    Eskerrikasko Maje! eta aurrera, nire baimena duzu testua erabiltzeko!

    Reply
  10. Maite | 2015-09-11 at 14:42

    Nik ere nere gaztetxoekin landu nahiko nuke testu unkigarri hau zure baimena izenez gero… “Aldez aurretiko eskerrak irri batez”

    Reply
    • Josune Azurmendi | 2015-09-15 at 12:00

      Nire baimena duzu Maite! 😉 asko poztuko naiz gainera testu hau erabiltzen baduzu!!

      Reply
  11. Sergio Etxezarreta | 2015-12-03 at 12:48

    Oso polita, konpartitzeko modukoa!

    Reply
  12. JOSE MARIA OLARIAGA | 2016-05-18 at 13:57

    Oso polita, bihotzaren erdiraino sartzen da ! eskerrik asko

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. “Zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila” | Hitz eta Pitz - […] Argia aldizkarian Josune Azurmendi gazteak idatzitako lana duzue hau. Euskararen izenean sinatutako eskutitz baten bidez, gaur egungo egoeraren nondik…
  2. Zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila - […] http://www.argia.eus/blogak/josune-azurmendi/2014/11/17/zakarretara-bota-behar-banauzu-gehiegi-erabili-izanagatik-izan-dadila/ Aza17 7 […]
  3. Zornotzako Barnetegiak Euskarari - Zornotzako Barnetegia - […] egunean jaso nuen zure gutuna, baina azken asteotan topera ibili naiz, eta ganoraz erantzuteko astirik ez. Atzo izan nintzen…
  4. Abenduak 3, Euskararen Eguna | STEP TRAVEL - […] Bada ARGIAko web gunean asko gustatzen zaigun Josune Azurmendiren idatzi bat. Hona hemen: http://www.argia.eus/blogak/josune-azurmendi/2014/11/17/zakarretara-bota-behar-banauzu-gehiegi-erabi… […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Josune Azurmendi Telleria

Gizartea eta gizakia. Horren zaila ote da bizitza? Ba ote dakigu bizitzen? Egunerokotasunean ikusten eta ikasten ditudan gaien inguruko hausnarketa zorroztua, gaur egun horrenbeste behar dugun irri egiteko arrazoi batekin. Bizitzeko beste modu bat, irri egiteko beste arrazoi bat.

Azken bidalketak

  • Nonbait egongo da norbait.
  • Ez nuen amaiera hori espero: “Te quiero”.
  • Pribatura noa
  • Nahiago dut isilik geratzen bazara.
  • Arrastoa

Iruzkin berriak

  • BOST MINUTUKO IKASTAROA! -tu(a)z joan / -tzen joan / Josune Azurmendi / Zugazart, Zaldieroa | Eskolaegunezegun(e)k Ondo nago, lasai! bidalketan
  • Rosa Rojo(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Josune Azurmendi(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Nerea Altolagirre(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Taupa-Taupa | Zergatik ez diegu haurrei aserratzen uzten?(e)k Zergatik ez diegu haurrei haserretzen uzten? bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko apirila
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko apirila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria

Kategoriak

  • Gizakia
  • Gizartea
  • Hausnartzekoak
  • Hezkuntza
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA